Balenciaga ontziolako langileek eta Abu Dhabi Ports talde arabiarrak konpainiaren geroa bermatu dute, soldataren inguruko akordioa erdietsita
Langileekin akordioa lortzea ezinbesteko baldintza zen ontziola erosteko. Adostutakoaren arabera, soldatak % 5 jaitsiko dizkiete beharginei, baina hori eginda, talde arabiarrak Zumaiako ontziola erosi ahalko du 11,2 milioi euroren truke.