Voloteak eskainiko ditu Forondatik Madril eta Bartzelonarako hegaldiak, azaroaren 1etik aurrera
Urtean 135 hegaldi eskaini beharko ditu Foronda Madrilekin eta Bartzelonarekin lotzeko.
Urtean 135 hegaldi eskaini beharko ditu Foronda Madrilekin eta Bartzelonarekin lotzeko.
Ultraeskuindarrek kontzentrazioa deitu zuten atzo, baina ez zen istilurik izan, poliziaren presentziagatik. Deialdi berrien aurrean segurtasuna indartu dute. Hainbat hedabidetako kazetariek ehun bat ultraren jazarpena sufritu dute.
Haritzalde eta Ekologistak Martxan elkarteek salaketa jarri dute Gipuzkoako Fiskaltzaren aurrean Donostiako Udalaren aurka, futbolari ohiaren txaletaren obretan Igeldon sarbide mugatu bat erabiltzea baimentzeagatik.
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak soldata-tarte bat proposatu du Euskadiko errealitate sozioekonomikoa aztertu ondoren. ELAk eta LABek gogor kritikatu dute ikerketa, eta lanbide arteko gutxieneko soldata propioa eskatu dute EAErako.
Zaurituei dagokienez, azken 24 orduetan 200 baino gehiago iritsi dira Zerrendan martxan jarraitzen duten ospitale bakanetara, iparraldean ez baitago zabalik bakar bat ere.
Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko du Gizarte Segurantzaren kotizazio gabeko hainbat familia-prestazioren kudeaketa eta ordainketa, Euskadin 20.000 pertsona ingururentzat onuragarria izango den eta 100 milioi euro inguruko inbertsioa suposatuko duen transferentzia baten bidez.
"Akordioak betetzeko daude", adierazi du Pradales lehendakariak Lankidetza Iraunkorreko Aldebiko Batzordearen bileraren amaieran. Imanol Pradalesek "borondate politikoa" aitortu du Pedro Sanchezen aldetik, baina "ordena jartzeko" eskatu dio. "Erritmoa bizitu eta edukietan aurrera egin behar dugu, adostutako egutegia betetzeko", gaineratu du lehendakariak.
Joan den astean, SEPIk Talgo erosteko operazioan "atzera egin" zuela salatu zuen Eusko Jaurlaritzak.
Era berean, bi gobernuek kotizazio gabeko lau prestazio adostu dituzte (hiru familia-prestazio eta jaiotzagatiko sorospen berezia), baita eskola-aseguruaren prestazio ekonomikoen kudeaketa ere.