Munduko herri zapalduei elkartasuna adierazi eta Picassoren 'Guernica'k Euskal Herrian egon beharko lukeela aldarrikatu dute Bilbon
Gernikako bonbardaketaren 89. urteurrenarekin bat eginez, protesta ekintza egin dute gaur Bilboko Guggenheim museoaren atarian, Picassoren Guernica irudikatzen zuten oihal handi batzuk zabalduta. Margolana Euskal Herrian egon beharko litzatekeela aldarrikatu dute eta "munduko herri zapaldu guztiei elkartasuna adierazteko eta inperialismoaren erasoa salatzeko" ere baliatu dute protesta.