Sahararrek manifestazioa egin dute Bilbon, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren alde
Dozenaka pertsonak, batez ere sahararrak, Bilboko kaleetara irten dira, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren 50. urteurrenean. Bost hamarkadako gatazka eta erbestearen ondoren, Marokoren okupazioa salatu eta autodeterminazioa eskatu dute.