"Turismoa % 5,7 inguru hazten ari da Euskadin, ekainera arteko datuen arabera"
Ekainera arte bildutako datuei erreparatuta, Euskadin turismoaren sektorea hazten ari da, batez ere udaz besteko turismoa. Hala adierazi du Jakes Agirrezabalek, Turismo eta Merkataritzako sailburuordeak, Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan. Gaineratu duenez, atzerritik etortzen dira batik bat. "Urte ona izaten ari da", nabarmendu du Agirrezabalek.