Ekaitzak Arabako hego-mendebaldetik sartzen hasi dira
Trumoi-zaparradak bota ditzake, zenbait lekutan handiak izan daitezke eta txingorra egin dezake. Nafarroako hegoaldeko muturrean ere zaparradak eta trumoi-ekaitzak izango dira, Espainiako Meteorologia Agentziak iragarri duenez.
Zambrana (Araba). Argazkia: Maivi Gonzalez de Audicana
Ekaitzak Arabako hego-mendebaldetik sartzen hasi dira, Euskalmetek jakitera eman duenez.
Arratsaldeko lehen orduan, Bizkaia mendebaldean, haizeak ipar-mendebaldera egin du, eta Galean 20 minutuan tenperatura 7 ºC jaitsi da.
Trumoi-zaparradak bota ditzake, zenbait lekutan handiak izan daitezke eta txingorra egin dezake. Egunaren amaieran kostaldean mendebaldeko haizea zakar ibiliko da.
Era berean, Estatuko Meteorologia Agentziak iragarri duenez, gaur zaparradak eta trumoi-ekaitzak izango dira Nafarroako hegoaldeko muturrean arratsaldean, eta tenperatura maximoak 36 gradukoak izan daitezke Ebron.
Zaparradekin eta trumoi-ekaitzekin batera txingorra eta haize-bolada oso gogorrak ere izan daitezke, Ebroko bailaran.
Ostegunean, tenperaturak behera egingo du ipar partean
Ostegunean eguraldia egonkorragoa izango da. Ipar partean tenperatura nabarmen jaitsiko da; hegoaldean, aldiz, beroak jarraituko du, 30 ºC inguruko maximoekin.
Goizaldean oraindik trumoi-zaparradaren bat izan daiteke, goizak aurrera egin ahala hodeitza txikituz joango da eta giro eguzkitsua gailenduz joango da. Haize suabea ibiliko da, egunaren erdiko orduetan iparra nagusi izanik.
Zure interesekoa izan daiteke
Epel eta eguzkitsu abiatu da Pazko astea, eta ziurgabetasuna nagusituko da asteartetik aurrera
Aire hotza izango dugu altueran astearte arratsaldetik aurrera, eta depresio horren kokalekuaren arabera, eguraldia batera edo bestera aldatuko da. Gaur-gaurkoz, ateri eta epel jarraituko duela diote modeloek.
Udaberriko giroa eta eguzkia nagusi izango dira Aste Santuko asteburuan
Euskalmeten eta AEMETen aurreikuspenek joera aldaketa aurreikusten dute EAEn eta Nafarroan. Aste Santuko asteburua eguzkitsua izango da, eta tenperatura altuagoak izango dira.
Albiste izango da: badator eguzkia
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
Negu giroarekin ekingo diogu Aste Santuari, eta ostiraletik aurrera hasiko da epeltzen
Hotza, hodeiak eta euria izango dira protagonista. Ostiraletik aurrera, eguraldia egonkortu egingo da eta tenperaturak gora egingo du.
Eguzki eta bero konturik ez, gutxienez ostiralera arte
Euria eta hotza izango dira nabarmen asteko lehenengo egunetan. Osteguna ere gris antzean egongo da, zaparradak baztertu gabe. Badirudi, ostiral arratsaldean iritsiko dela aldaketa.
Abisu horia elur-maila 1.000 metrotik behera jaitsiko delako
Gauerditik igandeko 18:00etara, 700-800 metrora jaitsiko da elur-kota EAEn, eta Nafarroako Pirinioetan 21:00etan jarriko dute indarrean abisua.
Hotza, euria eta elur-kotaren jaitsiera astebururako
Elur-kota jaisten joango da eta euriaren intentsitatea ere aldatzen joango da.
Ostiralean menia labur bat izango den arren, hotza eta lainoak izango dira nagusi martxoaren hondarrean
Osteguneko giro goibelaren ostean, ostiralean hobera egingo du apur bat, baina astebururako zerua hodeitsu egongo da berriro, eta zaparradak, iparraldeko haizea eta tenperatura freskoak izango dira nagusi.
Adio udaberri giroari
Asteartea izango da asteko egunik eguzkitsuena. Goibel eta ilun datoz gainerako egunak, nahiz eta ostiralerako tregoa txiki bat espero den.
Eguzkia eta udaberriko giroa neguaren azken txanpan
Astearte honetan eta datozen egunetan tenperatura nahikotxo igoko da, hego haizeak lagunduta. Giro eguzkitsua espero da, hodei gutxi eta 25º inguruko tenperaturak kantauri isurialdean. Astebururako aldaketa dator, eta euri pixka bat egin lezake.