Bero itogarria izango dugu asteartean, eta Euskadi osoa alerta laranjapean izango da
Barnealdean 40 ºC-ren bueltan ibiliko dira tenperaturak, eta 32 ºC-ren bueltan, kostaldean.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarriko du asteartean Euskadi osoan, beroaldi honetan izaten ari diren tenperatura altuak direla eta.
Hain zuzen ere, Araban, 13:00etatik 20:00etara ezarriko dute alerta. 38 ºC-ra irits litezke termometroak lurralde osoan, eta 39 ºC-ra hegoaldean.
Bestalde, kostalderako 32 ºC-ko maximoak aurreikusi dituzte, eta 37 ºC-koak Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean.
Alerta horiez gain, abisu horia ere ezarriko dute, baso-suteak izateko arriskuagatik, tenperatura altuak eta hezetasun txikia direla eta.
Euskalmeten arabera, asteazkenean tenperaturek behera egingo dute, eta barnealdean nabarmenagoa izango da beherakada, maximoak 30 eta 34 gradu artekoak izango baitira. Arabako hegoaldean koska bat altuagoak izango dira, eta kostaldean ez dira 30 gradutik gorakoak izango.
Zure interesekoa izan daiteke
Hego haizeak 20ºC-tik gorako tenperaturak utziko ditu gaur, eta kalima ere ekar dezake
Asteleheneko sargoriaren ostean, gaur egun hodeitsuagoa izango da, baina udaberriko tenperaturarekin jarraituko dugu, atzo baino 2-3º freskoago. Gainera, baliteke Saharako hautsa (gandua) ere etortzea, eta horren ondorioz zeruak horixka ikustea.
Epel eta eguzkitsu abiatu da Pazko astea, eta ziurgabetasuna nagusituko da asteartetik aurrera
Aire hotza izango dugu altueran astearte arratsaldetik aurrera, eta depresio horren kokalekuaren arabera, eguraldia batera edo bestera aldatuko da. Gaur-gaurkoz, ateri eta epel jarraituko duela diote modeloek.
Udaberriko giroa eta eguzkia nagusi izango dira Aste Santuko asteburuan
Euskalmeten eta AEMETen aurreikuspenek joera aldaketa aurreikusten dute EAEn eta Nafarroan. Aste Santuko asteburua eguzkitsua izango da, eta tenperatura altuagoak izango dira.
Albiste izango da: badator eguzkia
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
Negu giroarekin ekingo diogu Aste Santuari, eta ostiraletik aurrera hasiko da epeltzen
Hotza, hodeiak eta euria izango dira protagonista. Ostiraletik aurrera, eguraldia egonkortu egingo da eta tenperaturak gora egingo du.
Eguzki eta bero konturik ez, gutxienez ostiralera arte
Euria eta hotza izango dira nabarmen asteko lehenengo egunetan. Osteguna ere gris antzean egongo da, zaparradak baztertu gabe. Badirudi, ostiral arratsaldean iritsiko dela aldaketa.
Abisu horia elur-maila 1.000 metrotik behera jaitsiko delako
Gauerditik igandeko 18:00etara, 700-800 metrora jaitsiko da elur-kota EAEn, eta Nafarroako Pirinioetan 21:00etan jarriko dute indarrean abisua.
Hotza, euria eta elur-kotaren jaitsiera astebururako
Elur-kota jaisten joango da eta euriaren intentsitatea ere aldatzen joango da.
Ostiralean menia labur bat izango den arren, hotza eta lainoak izango dira nagusi martxoaren hondarrean
Osteguneko giro goibelaren ostean, ostiralean hobera egingo du apur bat, baina astebururako zerua hodeitsu egongo da berriro, eta zaparradak, iparraldeko haizea eta tenperatura freskoak izango dira nagusi.
Adio udaberri giroari
Asteartea izango da asteko egunik eguzkitsuena. Goibel eta ilun datoz gainerako egunak, nahiz eta ostiralerako tregoa txiki bat espero den.