Bero sapa Sopuertan eta Gueñesen, 36 gradutik gorako tenperaturekin
Gaurko beroenak Sopuertan eta Gueñesen neurtu dituzte (36,7 ºC eta 36,6 ºC). Euskalmeten arabera, Amoroton 36,1 ºC harrapatu dituzte, eta Balmasedan eta Galdakaon, 35,3 ºC.
Gizon bat, Bilboko iturri batean aurpegia bustitzen. Artxiboko argazkia
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak indarrean du oraindik tenperatura altuengatik ezarritako abisu horia, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat tokitan 35 ºC-tik gorako tenperaturak izan direla ikusita.
Hain zuzen ere, 20:00ak arte egongo da indarrean abisua. Espero zenez, kostaldean zein barnealdean ibili dira termometroak 35 ºC-tik gertu.
Larunbat gauean eta igande goizaldean ere, gogor jotzen jarraituko du hego haizeak. Horrela, isurialde atlantikoan termometroak ez dira 20-25 ºC-tik jaitsiko.
Gaurko beroenak Sopuertan eta Gueñesen neurtu dituzte (36,7 ºC eta 36,6 ºC). Euskalmeten arabera, Amoroton 36,1 ºC harrapatu dituzte, eta Balmasedan eta Galdakaon, 35,3 ºC.
Zure interesekoa izan daiteke
Azaroari ekiteko, negu giroa
Asteburu lasaia datorkigu, giro eguzkitsu eta udazkeneko tenperaturekin
Giro argi eta epelarekin esango diogu agur urriari
Giro nahasia ostiral honetan, asteburu lasai eta epel baten atarian
Alerta laranja ezarri dute ostiralerako nabigaziorako itsasaldeko arriskuagatik
Fronte hotz batek zaparradak eta tenperaturen beherakada ekarriko ditu, batez ere Kantauri isurialdera