Eguraldi eguzkitsua, oro har, eta ekaitz eta zaparrada arriskua hegoaldean
Datorren astean, eguraldi eguzkitsua izango da, tenperatura epelarekin, eta hurrengo asteburuari begira, tenperatura igoera eta zerua are gehiago argitzea espero da.
Eguraldi eguzkitsua nagusituko da datorren astean, hau da, asteburuko joerari eutsiko dio. Hala ere, ekaitz eta zaparradaren bat botako du hegoaldean.
Gaur, zerua urdin izango da. Arratsaldean, hegoaldetik goi-hodeiak iritsiko dira, eta baliteke une batzuetan zerua zurixka ikustea, lausotuta. Hegoaldeko haize leuna ibiliko da goizean eta brisa ibiliko da arratsaldean isurialde atlantikoan. Tenperatura maximoak antzekoak edo zertxobait altuagoak izango dira, bereziki isurialde atlantikoan.
Astelehenean, aldaketa batzuk ikusiko ditugu arratsaldean. Goizean, zerua hodei gutxirekin egongo da, goi-hodeien tarte batzuekin. Arratsaldean, bero-hodeiak garatuko dira eta zaparradak eta ekaitza izan daitezke hegoaldean. Hego-haizea ibiliko da, eta eki ipar-ekialdera egingo du arratsaldean. Tenperaturan ez da aldaketa handirik izango.
Asteartean, ez dugu aldaketa handirik izango. Zerua, oro har, hodei gutxirekin egongo da goizean. Arratsaldean, berriz, behe-hodeiak ugarituko dira isurialde atlantikoan eta bero-hodeiak barnealdean; zaparrada trumoitsu batzuk bota ditzake barnealdean. Hego ukituko haizea ibiliko da eta iparraldekoa nagusituko da arratsaldean. Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira, bereziki ipar partean.
Asteazkenean, argiago egongo da, eta tenperatura igoera espero da ostegunerako. Astebururako ere, joera berbera espero da, zeru argiarekin eta euri konturik gabe.
Zure interesekoa izan daiteke
Udako giroa atzean utzi eta hotza eta euria itzuliko dira Hego Euskal Herrira asteburuan
30 ºC inguru izango dira gaur Euskadi barnealdeko zenbait puntutan, baina fronte hotz batek euria ekarriko du larunbatean, eta tenperatura maximoak 13-15 ºC-koak izango dira igandean. Nafarroan ere bat-bateko aldaketa izango da, prezipitazioak eta beherakada termiko handia izango baitira.
Udaberri giroko egunak aurretik, asteburura begirako aldaketaren atariko
Giro eguzkitsua eta tenperatura epel-beroak nagusituko dira Euskal Herri osoan ostiralera bitartean.
Hego haizeak 20ºC-tik gorako tenperaturak utziko ditu gaur, eta kalima ere ekar dezake
Asteleheneko sargoriaren ostean, gaur egun hodeitsuagoa izango da, baina udaberriko tenperaturarekin jarraituko dugu, atzo baino 2-3º freskoago. Gainera, baliteke Saharako hautsa (gandua) ere etortzea, eta horren ondorioz zeruak horixka ikustea.
Epel eta eguzkitsu abiatu da Pazko astea, eta ziurgabetasuna nagusituko da asteartetik aurrera
Aire hotza izango dugu altueran astearte arratsaldetik aurrera, eta depresio horren kokalekuaren arabera, eguraldia batera edo bestera aldatuko da. Gaur-gaurkoz, ateri eta epel jarraituko duela diote modeloek.
Udaberriko giroa eta eguzkia nagusi izango dira Aste Santuko asteburuan
Euskalmeten eta AEMETen aurreikuspenek joera aldaketa aurreikusten dute EAEn eta Nafarroan. Aste Santuko asteburua eguzkitsua izango da, eta tenperatura altuagoak izango dira.
Albiste izango da: badator eguzkia
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
Negu giroarekin ekingo diogu Aste Santuari, eta ostiraletik aurrera hasiko da epeltzen
Hotza, hodeiak eta euria izango dira protagonista. Ostiraletik aurrera, eguraldia egonkortu egingo da eta tenperaturak gora egingo du.
Eguzki eta bero konturik ez, gutxienez ostiralera arte
Euria eta hotza izango dira nabarmen asteko lehenengo egunetan. Osteguna ere gris antzean egongo da, zaparradak baztertu gabe. Badirudi, ostiral arratsaldean iritsiko dela aldaketa.
Abisu horia elur-maila 1.000 metrotik behera jaitsiko delako
Gauerditik igandeko 18:00etara, 700-800 metrora jaitsiko da elur-kota EAEn, eta Nafarroako Pirinioetan 21:00etan jarriko dute indarrean abisua.
Hotza, euria eta elur-kotaren jaitsiera astebururako
Elur-kota jaisten joango da eta euriaren intentsitatea ere aldatzen joango da.