Asteburua eguzkiarekin hasiko da eta igandean euri txikia egin dezake isurialde atlantikoan
Eguraldi eguzkitsua nagusituko da ostiralean eta larunbatean, baina hodeiak itzuliko dira igandean, eta euri txikia egingo du isurialde atlantikoan.
Azken egunetako eguraldi egonkorrak joera aldaketa ekarriko du igandetik aurrera Euskadin.
Euskalmeten iragarpenaren arabera, giro eguzkitsua izango dugu ia lurralde osoan eta 25 gradutik gorako tenperatura atseginak izango dira barnealdeko eta hegoaldeko zenbait tokitan ostiralean eta larunbatean.
Larunbatean, hegoaldeko haizeak indarra hartuko du, eta arratsaldean brisa sartuko da kostaldean. Termometroek gora egingo dute, batez ere iparraldean, eta maximoak 27 graduraino igoko dira Bilbon eta Baionan, 26raino Donostian eta 24raino Gasteizen.
Igandean, ordea, aldaketa espero da. Goizean, lanbroa eta lainoa izango dira, eta zerua estaltzeko joera izango da egunean zehar. Baliteke arratsalde-gau partean euri txikia egitea isurialde atlantikoan, batez ere kostaldean. Iparraldeko haizeak indarra hartuko du arratsaldetik aurrera, bolada gogorrekin, eta bolada oso gogorrak izango dira haizeguneetan. Tenperatura minimoak apur bat igoko dira, baina maximoak jaitsi egingo dira, batez ere barnealdean.
Astelehenean, hodei-tarteak izango dira oraindik, eta ez da baztertzen prezipitazio txikia egitea. Ipar-haize ahula ibiliko da, eta tenperaturak ez du aldaketa handirik izango.
Datozen egunetarako eguraldiaren aurreikuspena
Zure interesekoa izan daiteke
Giro lehorra eta eguzkitsua iraila abiatzeko
Gaur eta bihar leunagoak izango dira tenperaturak, baina asteazken-ostegunetik aurrera beroa nagusituko da atzera. Oro har, astea eguzkitsua izango da, baina kostaldean lehenengo egunotan hodeiak izango dira.
Udako giroa izango da nagusi datozen egunetan, baina euria egin dezake igandean Euskal Herrian
Asteburua tenperatura freskoekin hasiko da, eta termometroak 9 ºC-ra jaitsiko dira Gasteizen larunbatean. Hala ere, maximoak 30 ºC-tik gorakoak izango dira lurraldeko hainbat puntutan. Igandean, berriz, zirimiria egin lezake azken orduetan.
Giro sargoria izango da gaur, hego-haizeak lagunduta
34 ºC-ra go litezke termometroak puntu askotan eta goizean hodei eta ostarteak tartekatuko dira; arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta trumoi-zaparradaren bat bota dezake.
Beroak estutzen jarraituko du, baina ezegonkortasun handiarekin
Hurrengo egunetan, tenperatura altuak izango dira nagusi, baina ezegonkortasun handia izango da. Hala, gaur arratsaldean, esaterako, ekaitza bota dezake; Nafarroan, Aemetek abisu horia ezarri du euriteengatik.
Ur-goraldiak iragarri dituzte Nafarroako ubide txikietan eta sakanetan
Euri zaparrada eta ekaitz gogorren ondorioz hainbat probintziatan, tartean Nafarroan, ezarritako abisuak direla eta, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak albiste meteorologikoei adi egoteko gomendatu die herritarrei.
Igandean bero egingo du berriro ere Euskal Herrian
Eguna tenperatura baxuekin hasiko da, Gasteizen, esaterako, 14 ºC izango baitira, baina 34 ºC-ra helduko dira termometroak Iruñean, eta 32 ºC-ra, berriz, Bilbon. Arratsaldean, aldaketa etor daiteke, eta zaparrada trumoitsuak eta txingorra egin dezake zenbait puntutan.
Euri kontuak oraindik, baina arratsaldean eta asteburuan atertzera egingo du
Gaur zaparrada gogorrak bota ditzake isurialde atlantikoan, bereziki Bizkaian, Gipuzkoan eta Ipar Euskal Herrian, eta abisu horia ezarriko dute. Larunbatean eta igandean, baliteke zaparrada trumoitsuak izatea.
Iritsi da euria Euskal Herrira
Mendebaldean eta kostaldean hasi dira lehen zaparradak goizean eta orduek aurrera egin ahala, Euskal Herri osora zabalduko da euria, tarteka trumoi-ekaitzek eta txingorrak lagunduta. Abisu horipean izango dira EAE, Ipar Euskal Herria eta Erribera.
Beroaren ostean, tenperaturak behera nabarmen asteburu osoan zehar
Ebro ibaiaren ardatza abisu horipean dago tenperatura altuengatik, eta ostegunean, berriz, eguraldi-aldaketa etorriko da: euria izango dugu protagonista eta tenperaturak behera egingo du.
Hodeiak eta euri pixka bat, aldaketaren aurretik
Asteazken lainotsuago baten ostean, euria eta tenperaturen jaitsiera izango dira protagonista ostegunetik aurrera.