Udazken giroa eta zaparradak astea hasteko, azken asteotako joera hautsiz
Astelehenean, zerua lainotuta egongo da eta zaparrada batzuk botako ditu, batez ere kostaldean. Asteartea ere antzekoa izango da, baina asteazkenean hodeiak bakandu, eguzkia atera eta tenperaturak gora egingo du.
Errenteriatik, Kaputxino gainetik, Pasai Donibane eta Pasai San Pedro. Argazkia: Amaia De Leon
Iberiar penintsula zirkulazio atlantikoaren eraginpean egongo da astelehen honetan, eta batez ere Galizian izango du eragina. Hala, alerta horia ezarri dute euriagatik eta olatuengatik.
EAEn eta Nafarroan ere egingo du euria, baina ez horrenbeste.
Astelehena
Astelehenean, udazkeneko giro aldakorra espero da. Tenperatura maximoak beste apur bat jaitsi, eta 20 ºC inguruan geratuko dira denean.
Mendebaldeko haizea ibiliko da, hego-mendebaldekoa nagusi, baina ipar-mendebaldetik joko du tarteka, batez ere arratsaldean eta isurialde atlantikoan.
Zerua, oro har, hodeitsu egongo da, baina ostarteak zabal daitezke tarteka, arratsaldetik aurrera gehienbat, eta euri pixka bat egin dezake; goizaldean eta goizean goiz, isurialde atlantikoan gehienbat, zaparrada mardulagoak izan daitezke.
Asteartea
Asteartean, iparraldean zaparradak egingo ditu, zaparrada txikiak oro har, baina kostaldean zaparraden intentsitatea handiagoa izango da tarteka. Oso euri gutxi iritsiko da hegoaldera. Egunaren amaieran, berriz, atertzera egingo du.
Mendebaldeko haizea ibiliko da, baina hego-mendebaldekoa gailenduko da egunaren hasieran. Tenperatura maximoak pare bat gradu igo daitezke.
Asteazkena
Asteazkena prezipitaziorik gabeko eguna izango da, eguzkia aterako da eta tenperaturak igo egingo dira.
Hurrengo egunean, ostegunean, okerrera egingo du, aurreikuspenen arabera.
Eguraldiari buruzko informazio guztia Orain webgunean. Bidali zure argazki eta bideoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Eguzkia nagusi asteazkenera arte; ostegunean, euria eta tenperaturek behera
Tenperaturak sasoi honetarako batezbestekoaren gainetik izango dira; kostaldean maximoak 20 ºC-ra irits daitezke.
Astelehenetik asteazkenera, eguzkitsu eta epel joango da astea, eta ostegunetik aurrera, euritsu eta fresko
Udaberri giroa nagusituko da martxoko lehen egunetan, eta termometroa 16-20 ºC-ra helduko da. Aste bukaera hurbildu ahala, ezegonkortzera egingo du aroak, eta hala jarraituko du egun batzuetan, joeraren arabera.
Tenperaturak behera eta euria larunbatean, eguzkia eta hego haizea igandean
Larunbatean euria egingo du, baina egunak aurrera egin ahala atertzera egingo du. Igandeari begira, giro eguzkitsu eta epela nagusituko da.
Euria eta tenperatura freskoagoak izango dira asteburu hasieran
Ostiral eguerdian haizeak ipar-mendebaldetik joko du, hodeiak sartuko dira eta tenperaturak behera egingo du. Larunbat goibela izango da, eta iluntze partean atertzetzera egingo du. Igandean aroa eguzkitsua izango da eta tenperatura igoko da.
Arnaitz Fernandez: "Hotz errekorrak gero eta urriagoak dira, eta bero errekorrak, aldiz, gero eta ohikoagoak eta gogorragoak"
EITBko meteorologoaren arabera, "egoera planetako joera orokorraren ildokoa da". "Egia da Euskal Herrian sarritan izaten ditugula bat-bateko eguraldi aldaketak; baina gero eta beroaldi latz gehiago dago, muturreko hotz boladekin alderatuta", gehitu du Arnaitz Fernandezek.
Aurreratu zaigu udaberria Euskal Herrian, eta 24 gradu arteko tenperaturak izango ditugu
Hego haizea nagusituko da, batez ere kantauri isurialdean, eta igoera termikoa erraztuko du.
Giro eguzkitsua eta egonkorra aste osorako
Udaberri beteko giroa izango da Euskal Herrian datozen egunetan, 20 ºC-ak harrapatu eta pasa eta ere egingo dira egunotan eta zeruan eguzkia izango da jaun eta jabe.
Giro eguzkitsu eta egonkorra izango da asteburuan, euria atzean utzita
Haizeak indarra galduko du eta eguneko tenperatura maximoek gora egingo dute, baina baliteke Arabako eta Nafarroako zenbait tokitan izotza egitea.
137 km/h-ko ufadak neurtu dituzte Matxitxakon eta 4,8 metroko olatuak Pasaian
'Pedro' ekaitzak gogor jo du Euskal Herria, bolada gogorrak dabiltza haizeguneetan. Mendebaldeko haizea gogor jotzen ari da kostaldean eta ufada zakarrak neurtu dituzte.
Haizeagatik ezarritako abisu horia bihar arratsaldera arte egongo da indarrean
'Pedro' ekaitzak lehen arrastoak utzi ditu Euskal Herrian, eta haizeguneetan bolada oso gogorrak izan dira. Abisu horiak aktibatu dira haizeagatik eta itsasaldeko arriskuagatik.