Indarrean da Gasteizen Elurteen Jarduera Planaren aurrelarrialdi fasea
Elurrak eta euriak gorabeherak eragin dituzte errepideetan, eta tenperaturak behera egingo du arratsaldean. Elur-kota 500 metrora jaitsiko da ostiralean (zenbait tokitan, 400 metroraino), eta prezipitazio iraunkorrak egingo ditu.
Neguan ofizialki hasteko hilabete eskas falta bada ere, lehen hotz eta elur denboralea bertan da. Euskal Herriko hainbat tokitan zuritu du, Urduñako mendatean (Bizkaia) eta Belaguako portuan (Nafarroa), adibidez.
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du ostegun eta ostiral honetan elurragatik lurraldearen barnealdean, eta prezipitazio iraunkorrengatik, Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldean.
Euskal Herriko hiriburuen artetik Gasteizen eta Iruñean izan dira tenperatura hotzenak (3 gradu); aitzitk, zazpina gradu neurtu dituzte Bilbon eta Donostian, eta lau, Baionan.
Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Neguko Bidezaintza Plana aktibatu du, jarraipen fasea, elur maila 500 metrora jaistea aurreikusten delako.
Gasteizko Udalak ere indarrean du Elurteen Jarduera Planaren larrialdi aurreko fasea, besteak beste, edukiontzi gatzdunak, elurra kentzeko kamioiak eta galtzadak eta espaloiak garbitzeko kale-garbigailu bereziak martxan jartzea aurreikusten duena.
Gaur, osteguna, kota 800-1.000 metro inguruan kokatu da goizaldean, eta 600-900 metrora jaitsiko da eguerdian, gauean 500-700 metrora iritsiko dela iragarri dute. Zaparrada txiki-ertainak bota ditu, oso ugariak, Kantauri isurialdean eta egunaren bigarren partean ekaitzak eta txingorra egin dezake. Prezipitazio iraunkorrengatiko abisuak indarrean jarraitzen du, eta 24 orduan metro koadroko 60 litro baino gehiago pila daitezke. Halaber, Aemetek elurrari dagokion abisu horia aktibatu du Nafarroa osoan, Erriberan salbu.
Ostiralean iritsiko da txarrena: elur-kota 500 metro inguruan geratuko da egunaren lehen partean, eta 400 metrora jaitsi daiteke, eta 700-900 metrora iritsiko da azken orduetan. Eguerdira arte indarrean jarraituko du prezipitazio iraunkorrengatik ezarritako abisuak. Aemet alerta laranja aktibatuko du elurragatik, Nafarroa iparraldean eta erdian. Pirinioetan, berriz, abisu horiak jarraituko du indarrean.
Aurreikuspenen arabera, bailteke 1.000 metroan 10-30 zentimetro elur pilatzea, eta 2-15 zentimetro artean, 600 metroan.
Gasteizen Elurteen Planaren aurrelarrialdi fasea aktibatu dute
Gasteizko Udalak Elurteen Udal Planaren aurrelarrialdi fasea aktibatu du, gaur eta bihar kota 500 metrora jaitsiko delakoan. 10-30 zentimetroko lodierako elurtza izango da 1.000 metrora, eta 2-15 zentimetrokoak, 600 metrora.
Hasierako fase honetan, prestaketa-lanak jarri dira abian: gatza hiriko 33 tokitan berrikusi eta banatzea, elurra kentzeko makinak eta barreiagailuak prest jartzea eta lehentasunezko ibilbideak aktibatzea, osasun-, industria- eta hezkuntza-zentroetarako eta eraikin ofizialetarako sarbidea bermatzeko. Udalak gogorarazi du auzokideen erkidegoek garbitu egin behar dituztela fatxada aurreko espaloiak, eta ibilgailu pribatuan alferrikako joan-etorriak saihesteko eskatu du.
Iruñeak 350 tona gatz ditu prest
Iruñeko Udalak ere martxan jarri du 2025-2026ko Elurteen Jarduera Plana. Trinitariosko udal biltegian 350 tona gatz metatu ditu dagoeneko, tenperaturak nabarmen jaitsi direlako eta ostegun eta ostiralean elurra eta izotza egingo dituelako.
Metez gain (200 tonarako edukiera dute), Udalak 15.000 kilo gatz ditu, 624 zakutan, ikastetxeetarako, osasun-zentroetarako eta kiroldegietarako, eta etxerik gabeko pertsonei arreta emateko protokolo bat prest du, tenperatura 3 gradutik jaisten denean edo eguraldi bereziki txarra denean aktibatzen dena.
Zure interesekoa izan daiteke
Epel eta eguzkitsu abiatu da Pazko astea, eta ziurgabetasuna nagusituko da asteartetik aurrera
Aire hotza izango dugu altueran astearte arratsaldetik aurrera, eta depresio horren kokalekuaren arabera, eguraldia batera edo bestera aldatuko da. Gaur-gaurkoz, ateri eta epel jarraituko duela diote modeloek.
Udaberriko giroa eta eguzkia nagusi izango dira Aste Santuko asteburuan
Euskalmeten eta AEMETen aurreikuspenek joera aldaketa aurreikusten dute EAEn eta Nafarroan. Aste Santuko asteburua eguzkitsua izango da, eta tenperatura altuagoak izango dira.
Albiste izango da: badator eguzkia
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
Negu giroarekin ekingo diogu Aste Santuari, eta ostiraletik aurrera hasiko da epeltzen
Hotza, hodeiak eta euria izango dira protagonista. Ostiraletik aurrera, eguraldia egonkortu egingo da eta tenperaturak gora egingo du.
Eguzki eta bero konturik ez, gutxienez ostiralera arte
Euria eta hotza izango dira nabarmen asteko lehenengo egunetan. Osteguna ere gris antzean egongo da, zaparradak baztertu gabe. Badirudi, ostiral arratsaldean iritsiko dela aldaketa.
Abisu horia elur-maila 1.000 metrotik behera jaitsiko delako
Gauerditik igandeko 18:00etara, 700-800 metrora jaitsiko da elur-kota EAEn, eta Nafarroako Pirinioetan 21:00etan jarriko dute indarrean abisua.
Hotza, euria eta elur-kotaren jaitsiera astebururako
Elur-kota jaisten joango da eta euriaren intentsitatea ere aldatzen joango da.
Ostiralean menia labur bat izango den arren, hotza eta lainoak izango dira nagusi martxoaren hondarrean
Osteguneko giro goibelaren ostean, ostiralean hobera egingo du apur bat, baina astebururako zerua hodeitsu egongo da berriro, eta zaparradak, iparraldeko haizea eta tenperatura freskoak izango dira nagusi.
Adio udaberri giroari
Asteartea izango da asteko egunik eguzkitsuena. Goibel eta ilun datoz gainerako egunak, nahiz eta ostiralerako tregoa txiki bat espero den.
Eguzkia eta udaberriko giroa neguaren azken txanpan
Astearte honetan eta datozen egunetan tenperatura nahikotxo igoko da, hego haizeak lagunduta. Giro eguzkitsua espero da, hodei gutxi eta 25º inguruko tenperaturak kantauri isurialdean. Astebururako aldaketa dator, eta euri pixka bat egin lezake.