Zer da ziklogenesi leherkorra?
Goretti depresioa etorri da, eta berriro ere dugu fenomeno meteorologikoa mintzagai. Jarraian azalduko dugu zertan datzan.
Ziklogenesi leherkorra. Argazkia: EFE/Juan Herrero.
Goretti ziklogenesi leherkorrak mendebaldeko Europari eragingo dio aste honetan, eta Euskal Herrian ere eragina izango du. Fenomenoaren izenak alarma eta nahasmena eragin ohi ditu. Izenak aditzera eman dezakeena gorabehera, adituek azpimarratu dute ez dagoela leherketarik, prozesu atmosferiko hutsa da eta.
Jarraian, argi eta erraz azalduko dugu fenomeno hori zertan datzan.
Zer esan nahi du ziklogenesi leherkorra kontzeptuak?
Termino teknikoa da, eta meteorologoek erabiltzen dute depresio oso azkar baten prozesua deskribatzeko; hau da, presio zentrala oso denbora gutxian edo bat-batean jaisten denean. Hain zuzen ere, depresioaren erdiko presioa 24 orduan 20 miliar baino gehiago jaisten denean gertatzen da.
Nola sortzen da fenomenoa?
Aire-masa oso desberdinek elkarreragiten dutenean gertatzen da; adibidez, fronte bero batek eta oso hotz dagoen beste batek talka egiten dutenean. Baldintza egokiak daudenean atmosferako goiko geruzetan depresioa bat-batean indartzea ere eragin dezake.
Zer ondorio ditu lurrazalean?
Ziklogenesi leherkorrak, berez, ez du eguraldi txarra eragiten, indartuta dagoen depresioak eragiten du. Horrek haizete bortitzak, euri handiak, elurteak eta itsas denborale zakarra sor ditzake denbora gutxian.
Zure interesekoa izan daiteke
Itsaso zakarra, haize bortitza eta elur gehiago dakartza gainean dugun ‘Goretti’ borraskak
Ostiral eta larunbat honetan neguko giro zakarra izango dugu Euskal Herrian, denboralearen ondorioz. Meteorologia agentziek abisu eta alertak ezarri dituzte olatu handiak, haizea, euria eta elurra direla eta.
Donostiako itsasaldeko pasealekuak itxi dituzte, olatuengatik ezarritako alerta laranja dela eta
Larunbateko 09:00ak arte itxi dituzte, eta Santa Klara uharterako garraio zerbitzua ere bertan behera geratu da.
Elurpean esnatu da Euskal Herriko barnealdea
Elurra egin du gauean Euskal Herri osoan, kostaldetik gertu ere malutak botatzeraino. Hori dela eta, errepideren bat itxita dago Nafarroan, kateak behar dira hainbat mendatetan eta arratsaldera arte abisu horia indarrean dago elurragatik eta izotzagatik.
Fronte hotz batek elurte handiak utzi ditu Europa erdialdean
Artikotik iritsi den fronte hotz batek alerta egoeran jarri du Europako zati handi bat. Arazoak izan dira Eskoziako, Herbehereetako, Frantziako eta Italiako aireportu eta garraio publikoan. Ikastetxeak ere itxi behar izan dituzte hainbat eskudaldetan eta uholdeak ere izan dira.
Hotza eta 200–400 metrotik gorako elurra espero dira Errege Egunerako Hego Euskal Herrian
EAE eta Nafarroa abisu horipean egongo dira hurrengo orduetan izozteengatik eta elurragatik. Iragarpenaren arabera elurra 200 eta 400 metro artean egingo du. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak neguko bidezaintza planak aktibatu dituzte.
Abisu horia izotzagatik Hego Euskal Herrian
Tenperatura maximoak ez dira 5 ºC-tik gorakoak izango, eta Nafarroako Pirinioetan termometroak -6 ºC-ra jaitsiko dira.
Urteko lehen larunbata bustia izango da eta igandea, berriz, hotza, abisu hori eta guzti
Elurragatik abisu horia indarrean egongo da larunbateko 18:00etatik igandeko 06:00etara, nahiz eta ez duen asko botako. Larunbatean bustitik abiatuko da eta arratsaldean aire masa hotz bat sartuko da, tenperaturak asko jaitsiz. Igandean ez da euririk espero baina hotz egingo du.
Asparrenan neurtu dute Urte berri eguneko tenperaturarik hotzena Hego Euskal Herrian: -5,1 gradu
Halaber, goizaldean zeropeko tenperaturak izan dituzte Agurainen (-4,2 gradu), Zornotzan (-1 gradu) eta Nafarroako Eltzaburun (-3,6 gradu) ere.
Eguzkitsu bezain hotz amaituko dugu urtea, baita hasi ere
2025aren amaiera eta 2026aren hasiera hotzak eta izotzak markatuko ditu, batez ere barnealdean. Tenperatura maximoak ez dira 10 gradutik gorakoak izango.