"Ingrid" ekaitzak indarra galdu du, baina 5,7 metrorainoko olatuak eta 146 km/h-ko haize-boladak utzi ditu
Ingrid ekaitzak indarra galdu du, itsaso zakarrra eta haize-bolada gogorrak utzi ostean. 06:00etan abisu eta alerta guztiak bertan behera geratu dira, baina gauean haizeak gogor jo du.
Ekaitzaren alderik okerrena igande arratsaldetik astelehen goizaldera izan da, itsasaldeko arriskuagatik ezarritako alerta laranja indarrean egon baita tarte horretan. Erregistratutako datuen arabera, olatu altuenak 5,7 metrokoaak izan dira, Pasaiako portuan.
Eguneko lehen orduetara arte hainbat abisu hori egon dira indarrean, bai haizeagatik Bizkaiko eta Gipuzkoako haizeguneetan, bai pasealeku eta malekoietan itsasoak jotzeko arriskua zegoelako, baita nabigaziorako arriskuagatik ere. Abisuok bertan behera geratu dira 06:00etatik aurrera, eta euraldia hobetzeko joera argia dago.
Ingrid ekaitzaren ondoren, euskal kostaldeko egoera pixkanaka hobetu da, baina agintariek gomendatzen dute kontuz ibiltzea itsaso inguruan egoera erabat egonkortu arte.
Euskalmet euskal meteorologia agentziak bildutako datuen arabera, eguneko haize-bolada bortitzena Matxitxakon erregistratu dute: 145 km/h-koa. Lurralde horretan bertan, Galean, 112 km/h-ko bat neurtu dute. Oizen (Munitibar) eta Jaizkibelen (Lezo, Gipuzkoa) barexeagoak neurtu dituzte; 108 eta 106 km/h-koak, hurrenez hurren.
Gorabeherak
Arratsalde gorabeheratsua izan zen atzokoa Euskal Herrian, haizearen eraginez. Amurrion, esaterako, Mendiko Eskolako eraikin nagusiko teilatua bota du haizeak.
Aramaion, Kruzeta gaina itxita egon da hainbat orduz, zuhaitzak errepidera erori dira eta.
Barakaldon haize-bolada bortitz batek publizitate kartel bat bota du Megapark merkataritza--gunean.
Zuhaitz batzuk ere erretiratu behar izan dituzten bertatik, erorita zeudelako.
Donostian, itsasaldeko parke eta pasealekuak itxi dituzte
Alerta laranja dela eta, Donostiako Udalak parkeak eta Polloeko hilerria ixtea erabaki du. Debekatuta dago honako toki hauetara sartzea: Aieteko parkean (kultur etxera izan ezik), Cristina Enera, Miramarrera, Urgullera, Serafin Barojara, Oroimenaren Parkera eta Polloera.
Gainera, zarratuta egongo dira Pasealeku Berria (ibilgailu zein oinezkoentzat), Salamanca pasealekuko oinezkoentzako pasabidea, Jesus Maria de Leizaola pasealekurako (Zurriolako kai-muturra) eta Haizearen orrazia eskulturarako sarbideak, eta Urgulleko kostaldea. Bestalde, Santa Klara uharterako garraio-zerbitzua egun osoan egongo da etenda.
Halaber, Zarauzko Udalak bertan behera utzi du Sagardo Eguna, eta datorren astean iragarriko dute noiz ospatuko duten.
Krisialdi-mahaia deitu dute Getxon
Horren aurrean, egoeraren jarraipen berezia egiteko, krisialdi-mahaia bildu da Getxon, eta zuhaitzak dauden eremuetan ez ibiltzeko gomendatu dute, Zugatzarte pasealekuan eta Maximo Agirre kalean bereziki, zuhaitz handiak daudelako botata. Aurreikuspenen arabera, Ereagako igogailuaren ohiko funtzionamenduan ere eragina izan lezake haizeak, eta zerbitzuan etenaldiak egon dira, segurtasun arrazoiengatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Eguraldi aldaketa arratsaldean: euria eta hotza datoz astebururako
Goiza argitsua eta epela izango da, baina aldaketa dator arratsalderako: ipar-mendebaldeko haizea sartuko da, eta euria, tenperaturen jaitsiera eta neguko giroa ekarriko ditu astebururako.
Euri-aurreko azken izpien ondoren, negu-girokoa dator asteburua
Gaur eta bihar goizean eguraldi argitsua izango bada ere, ostiral arratsaldearekin batera euri-kontuak iritsiko dira eta larunbatean gailurrak zuritu ere egin litezke.
Ostarteak eta euria, astearen hasieran
Arratsaldetik aurrera hodeiak ugarituko dira eta euria egingo du. Asteartean, orduek aurrera egin ahala, hodeiak gutxitu eta ostarteak irekiko dira, eta arratsaldean zaparradak botatzeko arriskua txikiagoa izango da.
Aldakor eta nahasi dator astea
Astelehenetik asteazkenera euria egingo du tarteka. Ostegun eta ostiralean, berriz, eguzkia eta tenperatura goxoak izango dira nagusi. Asteburuan okertzera egingo du berriro, negu giroa itzuliko baita.
Abisu horia Bizkaian eta Gipuzkoan, prezipitazio iraunkorrengatik
Abisua egun osoan izango da indarrean, 60 litro/m2 baino gehiago pila daitezkeelako. Zerua lainotuta egongo da eta euria izango da protagonista; zaparradak ugariak izango dira. Gainera, iparraldeko haizea ibiliko da, bizi-bizi zenbait momentutan.
Euria bueltan da eta tenperaturek behera egingo dute
Giro nahasi eta ezegonkorra gutxienez asteburura arte mantenduko da.
Eguzkia nagusi asteazkenera arte; ostegunean, euria eta tenperaturek behera
Tenperaturak sasoi honetarako batezbestekoaren gainetik izango dira; kostaldean maximoak 20 ºC-ra irits daitezke.
Astelehenetik asteazkenera, eguzkitsu eta epel joango da astea, eta ostegunetik aurrera, euritsu eta fresko
Udaberri giroa nagusituko da martxoko lehen egunetan, eta termometroa 16-20 ºC-ra helduko da. Aste bukaera hurbildu ahala, ezegonkortzera egingo du aroak, eta hala jarraituko du egun batzuetan, joeraren arabera.
Tenperaturak behera eta euria larunbatean, eguzkia eta hego haizea igandean
Larunbatean euria egingo du, baina egunak aurrera egin ahala atertzera egingo du. Igandeari begira, giro eguzkitsu eta epela nagusituko da.
Euria eta tenperatura freskoagoak izango dira asteburu hasieran
Ostiral eguerdian haizeak ipar-mendebaldetik joko du, hodeiak sartuko dira eta tenperaturak behera egingo du. Larunbat goibela izango da, eta iluntze partean atertzetzera egingo du. Igandean aroa eguzkitsua izango da eta tenperatura igoko da.