EGURALDIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fronte batek lainoak eta zaparradak ekarriko ditu arratsaldetik aurrera

100 km/h-tik gorako haize-boladak eta 4 metrorainoko olatuak espero dira eta Eusko Jaurlaritzak abisu horiak aktibatuko ditu. 

SAN SEBASTIÁN, 26/01/2026.- Vista del oleaje este lunes San Sebastián, donde el Ayuntamiento mantiene cerrados todos los paseos marítimos y los principales parques de la ciudad por la alerta naranja por riesgo de impacto de olas. EFE/Javier Etxezarreta
Olatu handiak Donostian. Artxiboko argazkia: EFE

Eguna giro argi eta lehorrarekin hasi bada ere, euria egingo du arratsaldetik aurrera Euskal Herriko hainbat txokotan. 

Euskalmeten iragarpenaren arabera, goizean eta eguerdian giro argia eta, oro har, eguzkitsua nagusituko da. Arratsaldetik aurrera, ordea, fronte batek zaparradak utziko ditu. Hego mendebaldeko haizeak gogor joko du goizean, baina arratsaldeak aurrera egin ahala, mendebaldera aldatuko da. Barnealdean ahultzera egingo du, baina kostaldean ufada gogorrak espero dira. 

Gaur, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatuko du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 09:00etatik 18:00etara. Hego-mendebaldeko haize-boladek 100 km/h-ko abiaduran baino gogorrago joko dute haizeguneetan, bereziki mendebaldeko mendi inguruetan. Haize-begiak ez diren lekuetan, haize-boladak 60-80 km/h artekoak izan daitezke.

Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak, bere aldetik, abisu horia ezarriko du Nafarroa iparraldean, 12:00etatik 19:00etara, 70 km/h-tik gorako haize boladak espero direlako. 

Itsasaldeko arriskuagatiko abisu horia ere indarrean egongo da lehen bi milietan 21:00etatik gauerdira arte. Olatuen altuera adierazgarria 3,5 edo 4 metrotik gorakoa izango da.

Abisua ostegun osoan zehar luzatuko da, 5 metro inguruko olatuak altxatuko baitira.

Itsasgorak 05:45ean (4,8 metrokoa) eta 18:06an (4,47 metrokoa) izango dira, 05:00ak eta 07:00ak eta 17:00ak eta 19:00ak bitartean. 

Ostegunean mendebaldeko haizeak gogor joko du oraindik, batez ere kostaldean. Tenperatura maximoek behera egingo dute nabarmen, bereziki ipar partean. Zerua lainotuta egongo da eta euria egingo du, bereziki iparraldean. Gainera, litekeena da trumoI-ekaitzak ere jotzea. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X