EGURALDIAREN IRAGARPENA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euri kontuak berriro: giro goibela eta tenperatura maximoak behera

Kostaldetik gertu sarriago egingo du euria, baina egunak aurrera egin ahala euria ia denera zabalduko da. Tenperatura maximoak 15 graduren bueltan geldituko dira ipar partean eta barnealdean, berriz, 12 eta 14 ºC artekoak izango dira. Gainera, ipar-mendebaldeko haizeak hotz sentsazioa areagotuko du. 

Getxo euria negua invierno lluvia nubes nublado cielo gris

Giro grisa eta euritsua Getxon. Artxiboko argazkia: Juan Luis Albaizar Buisan

Udaberri betean, udazken kutsua hartuko du gaurkoan ere eguraldiak. Euria egingo du, eta, oro har, giro grisa nagusituko da. 

Euskalmetek egindako iragarpenaren arabera, gaurkoa egun umela eta euritsua izango da, batez ere, kostaldetik gertu. Bertan, euria sarriago egingo du. Egunak aurrera egin ahala, euria barnealdera zabalduko da,  baina ordu askotan ateri eutsiko dio eta ostarte batzuk ere zabalduko dira bertan. 

Tenperaturak jaitsi egingo dira eta maximoak 12 eta 15 gradu artekoak izango dira.

Ostiralean euria barra-barra egingo du, batez ere egunaren lehenengo zatian eta ipar partean. Arratsaldetik aurrera atertzera egingo du, bereziki barnealdean, eta bertan ostarte batzuk ere zabal daitezke. Tenperaturetan ez da aldaketa handirik espero, eta ipar-mendebaldeko haizea indartsu ibiliko da. 

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X