Eusko Jaurlaritzak alarma gorria aktibatuko du astelehenean beroagatik EAE osoan
Abisu gorena 12:00etatik 20:00etara egongo da indarrean. Tenperatura maximoak 37 ºC-ren bueltan ibiliko dira kostaldean, 40 ºC-ren inguruan barnealdean, 39 ºC-ren inguruan iragaite-eremuan eta 40 ºC-ren inguruan Ebroren ibarrean. Nafarroan laranja kolorekoa da abisua eta Iparraldean gorria, bero itogarria tarteko.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alarma gorria ezarriko du erkidego osoan astelehenerako, muturreko beroagatik, termometroak 40 gradura ere iritsiko baitira.
Alarma gorria, alerta maila gorena, bihar eguerditik 20:00etara egongo da indarrean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Maximoak 37 gradu ingurukoak izan daitezke kostaldean, 40 gradukoak Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean eta Arabako hegoaldean, eta 39 gradukoak Araba barnealdean.
Tenperatura minimoak ez dira 21 gradutik gorakoak izango kostaldean, 20 gradutik gorakoak Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean, 19 gradutik gorakoak Arabako barnealdean eta 22 gradutik gorakoak Araba hegoaldean.
Gainera, abisu horia dago astelehenerako, egun osoan baso suteak izateko arriskuagatik, tenperatura altuak eta hegoaldeko haizearen intentsitatea batuko baitira.
Astearterako, 12:00etatik gauerdira maila laranjan kokatuko da beroagatiko abisua, 35 eta 39 gradu arteko maximoak espero baitira, eremuaren arabera, eta 19 eta 22 gradu arteko minimoak.
Astelehenean bezala, abisu horia izango da indarrean basoan suteak izateko arriskuagatik.
Gaur alerta laranja dago indarrean eguerditik 20:00ak arte tenperatura altuak izango direlako, Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean 39 gradura iristea aurreikusi baitute.
Igandera arte, tenperatura minimoak 20,1 gradu ingurukoak izango dira kostaldean, 19,5ekoak Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean, 17,4koak Arabako barnealdean eta 19,6koak Arabako hegoaldean.
Nafarroan, muturreko sute-arriskua
Nafarroa osoan ere bero boladak gogor joko du, eta abisu laranja egongo da indarrean lurralde osoan, igandean hasi eta astelehen iluntzeraino. Erdialdean eta Erribera inguruan, termometroak 40 graduren bueltan ibiliko dira, eta hortik gora ere helduko dira leku batzuetan.
Halaber, AEMET Estatuko Meteorologia Agentziak muturreko sute arriskua iragarri du, eta, hori dela eta, badaezpada, nekazaritza-ustiategietan makineria ez erabiltzeko aholkatu du.
Aurreikuspenen arabera, asteazken goizaldetik aurrera hasiko dira tenperaturak jaisten.
Iparraldean, alerta gorria
Ipar Euskal Herrian ere bero sapa izango da protagonista datozen egunotan. Meteo-France agentziak eguerdian jakinarazi du alerta gorria (abisu metereologikoen sisteman maila gorena) ezarriko duela bihar egun osoan Pirinio Atlantikoak departamenduan.
Gainera, ekaitzak izateko arriskua ere handia izango da bihar, eta euri zaparrada eta haize ufada gogorrak espero dira hainbat lekutan.
Neurri zorrotzak ari dira hartzen Iparraldean bero-bolada honen aurrean arriskuak saihesteko, eta Baionan, esaterako, 22 eskoletatik 11 (zaurgarrien izan daitezkeenak) itxi egingo dituzte astelehen eta asteartean; eskola orduetan Jean-Dauger estadioan bilduko dituzte haurrak, berotik babesteko.
Hainbat igerilekutan, bestalde, sarrera doan izango da egunotan, beroari aurre egiteko neurri aparteko gisa.
Muturreko beroari aurre egiteko aholku sorta
Zure interesekoa izan daiteke
Muturreko beroak alertak piztu ditu Euskal Herri osoan, eta astearen erdialdera arte ez da arinduko
EAE eta Nafarroa alerta laranjapean daude 12:00etatik, beroagatik eta sute arriskuagatik. Ipar Euskal Herrian, berriz, alerta gorria (abisu metereologikoen sisteman maila gorena) ezarri dute, Pirinio Atlantikoak departamendua astinduko duen bero bolada dela eta.
Eklipseek gizakia beldurtu dute hainbat mendetan
Duela urte asko konturatu ziren eklipseak aurreikus daitezkeela. K.a. 3340. urtean eguzkia erabat desagertu zen, eklipse baten aipu zaharrenaren arabera. Petroglifo bati esker iritsi zaigu horren berri gaur egunera arte.
Alerta laranja igandean Hego Euskal Herri osoan muturreko beroagatik, 40 gradurainoko maximoekin
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gogortu egin ditu astebururako aurreikusitako abisuak, Hego Euskal Herrian bero handia egingo duelako. Igandea izango da egunik zailena, 40 gradu inguruko tenperaturak espero baitira, eta baso-suteak izateko arrisku handia izango da Araban. Nafarroan ere ezarri dute alerta laranja, 12:00etatik 20:00etara.
Merkurioak goraka jarraitzen du, eta asteburuan muturreko tenperaturak espero dira
Maximoak 30 gradutik gorakoak izango dira Hego Euskal Herriko eremu zabaletan datozen egunetan, eta igandean 40 gradutik gorakoak izan daitezke. Euskalmetek bero handiko asteburua iragarri du, baina ekaitzak izateko arriskua ere badago, bereziki ostiralean.
El Niño inoiz baino indartsuago al dator? Zientzialariak Ozeano Bareari adi daude
NBEren arabera, uda honetan eratzeko % 80ko probabilitatea dago, eta % 90ekoa urte amaierara arte. Ozeanoetako tenperatura errekorra da, goia jo du eta.
Tenperaturen gorakadak ez du etenik, eta abisu horia ezarri dute Araban eta Nafarroan
Tenperaturak 2 eta 3 gradu artean igoko dira, eta maximoak 35 graduren bueltan kokatuko dira.
Asteazkenean bero-sapa itzuliko da
Astelehen eta asteartea tenperatura freskoagoekin helduko dira asteon, eta asteazkenetik aurrera termometroak gora egingo du: 30ºC-tik gorakoak izango dira barnealdean.
40 lagun artatu dituzte beroagatik EAEn, larriena Galipa Mendi Birako parte-hartzaile bat
Bigarren egunez jarraian, 30 graduak gainditu dira EAE osoan. Astelehenetik aurrera beroa pixka bat arinduko da, eta tenperatura maximoek behera egingo dute, oro har, nahiz eta udako giroak jarraituko duen.
Nola eragiten die eguzki-eklipse batek animaliei?
Planetako animalia gehienak eguzki-argiaren arabera jokatzen dute. Beraz, eklipse batek asko eragiten die, baina ez denei modu berean. Batzuek eklipseari begira gelditzen dira, besterik gabe. Beste batzuek, ordea, argi faltara egokitzen dituzte beren jarduerak.