Zer dira grabitazio-uhinak? Gidaliburua zientzialariak ez direnentzat
Albert Einsteinek egindako Erlatibitate Orokorraren Teorian aipatu egin zuen grabitazio-uhinak daudela. Alabaina, zientzialariek ehun urte behar izan dituzte probak topatzeko eta, horrela, XX. mendeko buru arinenetako bati arrazoia emateko.
Izan ere, grabitazio-uhinak benetakoak direla betetzeke zegoen azken erronka izan da, Einsteinek aipatutako teoria egin zuenetik, 1915ean. Irla Balearretako Unibertsitateak Espainian, hain zuzen, LIGO zientzialarien arteko kolaborazio-taldeko kideetako batek argia bota du zalantzak argitu eta jakin ahal izateko zer diren eta zertarako diren erabilgarriak.
Zer dira grabitazio-uhinak?
Metafora baten bidez esanda, "olatuak ozeano kosmikoan" lirateke. Einsteinek deskubritu egin zuen, Erlatibitate Orokorraren Teorian jasota dagoenez, Unibertsoan mugitzen diren objektuek ondulazioak sorrarazten dituzte espazio-denboran, hau da, Unibertsoko gertakari guztiak izaten diren ehun moduko bat, eta espazioan sakabanatzen dira. Horiexek dira grabitazio-uhinak.
Zer suposatuko du topatzeak?
Grabitazio-uhinak "Unibertsora begira dauden leiho berri" bat dira. Haiei esker, Unibertsoan izan ohi diren gertaera bortitzenen zergatia ulertu ahal izango da, esaterako, zulo beltzen arteko talkak edo izarren leherketak. Gainera, Big Bangen eztanda eta milisegundo batera zer gertatu zen ere jakin ahal izango da.
Horrez gain, aro berri bat hasiko da astronomian, Unibertsoa ia gardena delako haientzat. Horri esker, astrofisikaren fenomenoak beste ikuspegi batez ikusi ahal izango da, eta bestera ezkutuan mantenduko lirateke, esaterako, nola sortzen diren zulo beltzak eta zein den materiaren portaera muturreko egoeretan.
Baina, zergatik dira hain garrantzitsuak Unibertsoa arakatzeko?
Gaur egun, Kosmosaren gaineko ikerketa erradiazio elektromagnetikoaren (argia) bidez egiten da, batik bat, horrekin "ikus" daiteke, eta grabitazio-uhinekin "entzun" ahal izango da, eta horrek ekarriko du Lurraren eta Unibertsoaren beste puntaren dauden gauza guztiak zeharkatu ahal izatea.
Zergatik eman dute hainbeste denbora existitzen direla baieztatzeko?
Urte askotan, uhin berri horiek baztertuak izan ziren. Zientzialari batzuek zalantzan jartzen zuten benetan existitzen zirenik, eta beste batzuek uste zuten hain ahulak izanda ezingo liratekeela sekula antzeman. Baina '70ko hamarkadan pulsarrak (neutroiez osatutako izarrak dira, eta argia botatzen dute biraka dauden bitartean) deskubritu zituzten eta, hala, existitzen zirela begiztatu ahal izan zuten.
Gainera, grabitazio-uhinen eraginak hain txikiak direnez, detektagailu erraldoiak behar dituzte harrapatzeko.
Nolakoak dira detektagailuak?
Laser teknologia berezia erabiltzen duten instalazioak dira. Handiena AEBn dago, LIGO Grabitazio Uhinak Interferometria Laser Behatokia da; badago Italian ere bai -Virgo- baita Alemanian ere -GE0600-.
Orain arte, detektagailuak gainazalean zeuden, baina etorkizunean lurrazpian izango dira eta ESA Europako Espazio Agentziak abiatutako eLisa misioaren bidez espazioan jarriko dute, grabitazio-uhinak beste frekuentzia batean harrapatzeko.
n harrapatzeko. n harrapatzeko.Zure interesekoa izan daiteke
Adimen artifizialarekin egindako kartel gehienek antzeko itxura dute
Kartelgintza sektorean ere gero eta ohikoagoa da tresna hori erabiltzea, merkea eta erraza baita. Publizitate adituen arabera, ordea, adimen artifiziala erabiltzea kaltegarria izan daiteke markentzat.
Sonyk 2028a baino lehenagoko diskoen ekoizpena mantenduko du, baina fabrikazio-mugekin
Konpainiaren azalpenen arabera, garatzaileek lehendik editatutako bideojokoen disko fisikoak eskatzen jarraitu ahalko dute, lantegiek euren fabrikazio-gaitasuna asko murriztuko duten arren.
Eusko Jaurlaritzak ordenagailu kuantikoa enpresen eskura jarri du: "Ilara luzea daukagu"
Basque Quantum (BasQ) aliantzak gidatuta, sarbide protokolo bat zehaztu dute enpresa eta erakunde publikoen sarbidea errazteko.
Europako Justiziak Googleri ezarritako 4.125 milioi euroko isuna berretsi du
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ezetsi egin du Googlek jarritako errekurtsoa, eta zigortu egin du konpainia Android sistema eragilearen bidez nagusitasunezko posizioaz abusatzeagatik.
PlayStationek bideojoko berrien disko fisikoak ekoizteari utziko dio 2028an
Enpresak kontsumo-joera berrietara egokitu nahi du, eta "baliabide digitalen aldeko joera disko fisikoena baino askoz handiagoa" dela adierazi du.
Gaspi argentinar youtuber ezaguna hil da, helikoptero istripu batean
Ibai Llanos bilbotarrak iaz antolatutako boxeo-ikuskizunaren izarretako bat izan zen Gaspi. Sei pertsona hil dira ezbeharrean.
Instagram eta Facebook mundu osoan erori dira
Akatsak 15:00ak aldera hasi dira plataforma horietan, eta erabiltzaileek ezin izan dute saioa hasi, mezuak bidali edota argitalpenak partekatu zein ikusi. Oraingoz ez dute argitu zerk eragin duen arazoa.
Adimen Artifiziala euskara indartzeko aukera ona da, baina nahitaezkoa da denon parte-hartzea
Adituen ustez, nahitaezkoa da denon parte-hartzea eta Adimen Artifiziala euskaraz erabiltzea, gero eta datu gehiago izan ditzan bere lana euskaraz ere ondo egiteko.
Neskek "bazterketa" jasaten dute bideojokoetan eta askok "nortasuna ezkutatzen dute", Deustuko Unibertsitatearen ikerketa baten arabera
Ikerketaren arabera, mutilek borroka eta kirol arloko bideojokoak nahiago dituzte, eta neskek irudiari eta dantzari lotutako edukiak kontsumitzen dituzte gehiago.
Metak harpidetza-planak martxan jarri ditu Whatsapp, Instagram eta Facebook aplikazioetarako
Instagram Plus eta Facebook Plus bertsioek 3,5 euro inguruko kostua izango dute hilean, eta Whatsapp Plusek, 2,5 eurokoa.