'.eus' domeinua 6.000 webgunera heldu eta sendotu egin da interneten
".eus" domeinua sendotzen ari da Interneteko unibertsoan, dagoeneko 6.000 webgune baitaude izendapen horrekin; gainera, % 18ko hazkundea izan du bederatzi hilabetean, gainerako domeinuak bataz beste % 7 jaisten ari direnean.
Domeinu horrek bi urte beteko ditu abenduan gizarteratu zenetik, eta euskara eta euskal kultura sustatzea ditu xedetzat, baita komunitate linguistiko eta kultura hori kohesionatzea ere.
".eus" domeinu batean alta emateko beharrezkoa da webgune horrek bere edukiaren parte bat euskaraz izatea eta euskal kulturari buruz hitz egitea; alabaina Josu Waliño PutuEUS Fundazioko zuzendariak azaldu duenez, ez da webgunerik itxiko euskarazko edukirik ez badu: "Lagundu egingo zaie euskararen presentzia izan dezaten".
Ia ehun instituzio, elkarte, enpresa eta norbanako izan ziren hasiera batena domeinu hori sustatu zutenak, eta egun 6.000 erabiltzaile ditu erregistratuta; hau da, Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian dauden 235.000 titularretatik % 3.
Nahiz eta domeinu horren erabiltzaile nagusienak instituzioak eta erakunde publikoak direla iruditu arren, enpresak dira gehiengoa % 34 erabilera-kuotarekin. Enpresen atzetik datoz instituzioak (% 19), euskararen eta kulturaren esparrua (% 15), hezkuntzarena (% 8) eta norbanakoak (% 6).
".eus" domeinura aldatu direnen artean daude, besteak beste, Eusko Jaurlaritza eta Eusko Legebiltzarra, EiTB taldea, edota Athletic Club eta SD Eibar futbol taldeak.
Domeinu horretan dauden gunetako asko beste domeinu batzuetatik (".es", ".org" eta ".net") eratorritakoak dira, eta horrek "balio handia" dauka Waliñoren esanetan; izan ere, enpresa bat edo erakunde bat domeinu batean erregistratuta dagoenean, "oso nekeza da" aldatzeko urratsa ematea.
Hori dela eta, ".eus" domeinuak kalitate handiko zerbitzua eskaintzen du, interneteko domeinu berrien artean laugarren onena munduan. Bere aurretik Norvegiako ".nrw", Eskoziako ".scot" eta Bruselako ".brussels" besterik ez daude.
Domeinuaren sustatzaileek duten "obsesio" nabarmenetako bat segurtasunarena da. "Jendeak denda baten erakusleiho gisa irekitzen ditu webguneak, eta ingurune adeitsu batean egon dadila nahi du eta ez dezatela desatsegina den ezerekin identifikatu".
Hori dela eta, arduradunek egunero arakatzen dituzte ".eus" domeinua darabilten webguneak, horietako baten bat spama, sofware gaiztoren bat bidaltzen ari den edota eraso informatikoren bat egiten ari den baztertzeko.
Horixe da domeinu horretan webgune bat ezartzea garestiago bihurtzen duen arrazoia, beste domeinu batzuekin alderatuta. Ohikoagoa da gainerako domeinuetatik erasoaldiak edota "kutsatzeak" jasotzea. Gainera, prezioak ezartzerako garaian, ez da gauza bera 6.000 erabiltzaile izatea edota 130 milioi, ".com" domeinuarekin gertatzen den legez.
Waliñoren arabera, ".eus" domeinua % 18 ari da hazten urtebetekoa baino epe laburragoan, eta % 87ko berriztapen-tasa dauka. "Domeinura heldu den jendea geratzeko etorri da", gaineratu du Waliñok.
(Aurrerapena)
p>(Aurrerapena) p>(Aurrerapena) p>(Aurrerapena)Zure interesekoa izan daiteke
Adimen artifizialarekin egindako kartel gehienek antzeko itxura dute
Kartelgintza sektorean ere gero eta ohikoagoa da tresna hori erabiltzea, merkea eta erraza baita. Publizitate adituen arabera, ordea, adimen artifiziala erabiltzea kaltegarria izan daiteke markentzat.
Sonyk 2028a baino lehenagoko diskoen ekoizpena mantenduko du, baina fabrikazio-mugekin
Konpainiaren azalpenen arabera, garatzaileek lehendik editatutako bideojokoen disko fisikoak eskatzen jarraitu ahalko dute, lantegiek euren fabrikazio-gaitasuna asko murriztuko duten arren.
Eusko Jaurlaritzak ordenagailu kuantikoa enpresen eskura jarri du: "Ilara luzea daukagu"
Basque Quantum (BasQ) aliantzak gidatuta, sarbide protokolo bat zehaztu dute enpresa eta erakunde publikoen sarbidea errazteko.
Europako Justiziak Googleri ezarritako 4.125 milioi euroko isuna berretsi du
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ezetsi egin du Googlek jarritako errekurtsoa, eta zigortu egin du konpainia Android sistema eragilearen bidez nagusitasunezko posizioaz abusatzeagatik.
PlayStationek bideojoko berrien disko fisikoak ekoizteari utziko dio 2028an
Enpresak kontsumo-joera berrietara egokitu nahi du, eta "baliabide digitalen aldeko joera disko fisikoena baino askoz handiagoa" dela adierazi du.
Gaspi argentinar youtuber ezaguna hil da, helikoptero istripu batean
Ibai Llanos bilbotarrak iaz antolatutako boxeo-ikuskizunaren izarretako bat izan zen Gaspi. Sei pertsona hil dira ezbeharrean.
Instagram eta Facebook mundu osoan erori dira
Akatsak 15:00ak aldera hasi dira plataforma horietan, eta erabiltzaileek ezin izan dute saioa hasi, mezuak bidali edota argitalpenak partekatu zein ikusi. Oraingoz ez dute argitu zerk eragin duen arazoa.
Adimen Artifiziala euskara indartzeko aukera ona da, baina nahitaezkoa da denon parte-hartzea
Adituen ustez, nahitaezkoa da denon parte-hartzea eta Adimen Artifiziala euskaraz erabiltzea, gero eta datu gehiago izan ditzan bere lana euskaraz ere ondo egiteko.
Neskek "bazterketa" jasaten dute bideojokoetan eta askok "nortasuna ezkutatzen dute", Deustuko Unibertsitatearen ikerketa baten arabera
Ikerketaren arabera, mutilek borroka eta kirol arloko bideojokoak nahiago dituzte, eta neskek irudiari eta dantzari lotutako edukiak kontsumitzen dituzte gehiago.
Metak harpidetza-planak martxan jarri ditu Whatsapp, Instagram eta Facebook aplikazioetarako
Instagram Plus eta Facebook Plus bertsioek 3,5 euro inguruko kostua izango dute hilean, eta Whatsapp Plusek, 2,5 eurokoa.