SARE SOZIALAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

TikTok-eko algoritmoak AEBko eskuin muturreko kontuen alde egiten du

Media Matters for Americak egindako ikerketaren arabera, "oso erraz jar daitezke ultraeskuindarren kontu eta edukiak erabiltzaileentzat eskuragarri".
TikTok aplikazioa.
TikTok aplikazioa. Argazkia: Pixabay

TikTok sare sozialaren kontuak gomendatzeko algoritmoak Estatu Batuetan eskuin muturrarekin lotutako edukiak eta informazioa agertzea errazten du, urtarrilaren 6an Kapitolioari egindako eraso saiakerarekin lotutakoak barne.

Media Matters for America hedabideei buruzko ikerketak egiten dituen erakundeak egindako azterketa baten arabera, TikTok-eko algoritmoa Three Percenter, QAnon, Patriot Party eta Oath Keeper eskuin muturreko erakundeen edukia zabaltzen laguntzen ari dira.

Sare sozialak debekatu egiten du erakunde horien edukia, baina, ikerketak egiaztatu duenez, erabiltzaile batek sareko kontuen gomendioei jarraituz gero, erakunde horietako bat aurkituko du, eta horietako bati jarraitzea erabakitzen badu, eskuin muturreko gainerako kontuei jarraitzeko iradokizunak jasoko ditu.

Erakundeak ohiko sei patroi aurkitu ditu, eta, horien bidez, TikTok-ek edukia erakutsi eta kontu baten edo batzuen jarraipena egiteko iradokizunak egiten ditu.

Bertatik jakinarazi dutenez, horiek erakusteko prozesua 'Zuretzat' erlaitzean hasten da. Sare sozialak erabiltzailearentzat gomendatutako edukiak erakusten ditu, bere algoritmoa baliatuz, erabiltzaileak jarraitzen dituen kontuak eta aurretik ikusitako edukiak abiapuntu gisa hartuta. Erakunde baten edo gehiagoren edukia dago bertan, eta erabiltzaileak bati jarraitzea erabakiz gero, besteei jarraitzeko gomendioa egingo dio.

Ikerketak ondorioztatu duenez, "oso erraz jar daitezke muturreko ultraeskuindarren kontuak eta edukiak erabiltzaileen esku", eta horien gero eta eduki gehiago eskaini.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek Grokipedia kaleratu du, AAz egindako entziklopedia: tresnak Trump goraipatzen du eta haren arabera Euskadi ez da existitzen

Elon Muskek bultzatutako plataforma berriak ia milioi bat artikulu sortu ditu adimen artifizialaren bidez, eta joera ideologiko oso argia islatzen du. Egungo bertsioan, Grokipediak ez du "Euskadi" terminoa barne hartzen, 20.000 hitz eskaintzen dizkio Donald Trumpi (80 orrialdeko liburua egiteko adina) eta Francori, HIESari eta esklabotzari buruzko ikuspegi partzialak ematen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X