'Bizikleta, koilara, sagarra': Maragallen borroka Alzheimerraren aurka
Igandeak estreinaldi berezia ekarri digu aurtengo Zinemaldira. Sail Ofizialean, lehiaketaz kanpo, Bizikleta, koilara, sagarra estreinatu dute. Pasqual Maragallek eta senideek Alzheimerraren kontra egiten duten lana erakusten du filmak.
Carles Bosch zuzendariaren kamerak bi urte eman ditu Maragallen eta horren senideen egunerokoa jasotzen. Adimena, zintzotasuna eta umore ona erabiliz, Maragallek bertan egoteko baimena emango digu eta senide eta medikuekin ikusiko dugu, gaitzari aurre egiteko eguneroko borroka erakusteko.
Munduan Alzheimerra duten 26 milioi pertsona daude, eta kopurua 10 aldiz biderkatu baino lehen zientzialariei sendabidea aurkitzen laguntzeko prest dagoen aparteko pazientea da Maragall. Film gogorra baina optimista, azken finean.