Sariak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Karmele Goñi, Egoitz Rodríguez eta Amaia Iturbide, Lauaxeta sariak

'Lauaxeta'ren fusilamendua izan zela 75 urte bete dira aurten eta bi sail berri izan dira aurtengo sarietan.

Karmele Goñi historialariak, Egoitz Rodriguez zinemagile eta dokumental egileak eta Amaia Iturbe idazleak 2012ko Lauaxeta sariak jaso dituzte, euskararen alde egindako lanagatik.

Bizkaiko Foru Aldundiak ematen ditu Lauaxeta Sariak, lurraldean euskararen promoziorako, zabaltzerako eta normalizaziorako lanean aritzen direnei.

Juan Maria Aburto aldundiko bozeramaileak prentsa aurrean esan duenez, aurtengo irabazleek hilaren 30ean jasoko dituzte sariak, Bilboko Foru jauregian.

2012an 75 urte betetzen dira Esteban Urkiaga "Lauaxeta" fusilatu zutela eta izena ematen dion omen-sariez gain, bi sail ezarri dituzte: bat poesia alorrean eta beste bat ikus-entzunezkoetan.

34 lan aztertu ostean, Amaia Iturbideren "Eszenatokietako aztarnak hasten direnean" eta Egoitz Rodriguezen "Zerutik sua dator" saritu dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X