Euskara
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Vicenc Villatorok Kataluniako eredua gurera ekarriko du

'Badu Bada' erakusketaren baitan, hitzaldia eskainiko du asteartean San Telmon. Zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.com-en.
Vicenc Villatoro. Argazkia: Etxepare
Vicenc Villatoro. Argazkia: Etxepare

Vicenc Villatoro Ramon Llull Institutuko zuzendariak hitzaldia eskainiko du asteartean, 19:00etatik aurrera, Donostiako San Telmo museoan, Badu Bada erakusketaren baitan. eitb.com-ek zuzenean eskainiko du hitzaldia, "Lengua y cohesión social. La experiencia catalana" izenpean.

Erakusketa ikusiko dute, eta horretaz gain, Vicenç Villatorok hitzaldia emango du, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Mintzaldia Ramón Llull Institutuak berak antolatutakoa da, Badu, Bada erakusketaren ekintza programa aberatsaren baitan eta Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin. Hitzaldia gaztelaniaz izango da, euskarazko aldibereko itzulpenarekin.

Vicenç Villatoro (Terrassa, 1957) idazlea eta kazetaria da. Idazle gisa dozena bat eleberri plazaratu ditu, hala nola Evangeli gris (1981), Memòria del traïdor (1996), La claror de juliol (1997), Hotel Europa (1992) eta La ciutat del fum (2001). Kataluniako literatura sari garrantzitsuenak eskuratu ditu: Sant Jordi, Sant Joan, Ciutat de Barcelona, Ciutat de Palma, Prudenci Bertrana, Documenta, besteak beste. 2004. urtean Carlemany saria jaso zuen La derrota de l'àngel eleberriarekin eta 2010. urtean Ramon Llull saria Tenim un nom lanari esker. Poesia, memoriak, zabalkundea edota saiakera alorrak ere jorratu ditu. Bere azken lana Sense invitació (2011) poema-bilduma da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gaztelurrutia: “Bisitari fidelak edukitzea eta bi heren 45 urtez azpikoak izatea dira arrakastaren gakoetako bi”

2025eko Durangoko Azoka bukatu berritan, ETBri emandako lehen balorazioan pozik agertu da Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko kudeatzeailea. Jendetza ibili dela nabarmendu du, baina erosoa izan dela bai sartzea baita bertan zehar ibiltzea ere. 2026ko Azokak 5 egun izango dituela aurreratu du, eta etorkizuneko erroka kulturaren jaialdi gisa sendotzea izango dela esan du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X