Hiriburu kulturala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Donostia 2016' defendatzeko herri-plataforma proposatu du Elorzak

"Proiektuaren gainean gardentasuna eta kontrola bermatzeko, eta jatorrizko edukiak defendatzeko" helburuz, herritarren parte-hartzea sustatzeko plataforma sortzea proposatu du diputatu sozialistak.
Odon Elorza diputatu sozialista. Argazkia: EiTB
Odon Elorza diputatu sozialista. Argazkia: EiTB

Odon Elorza diputatu sozialistak Donostia 2016 ekimenaren jatorrizko edukiak bermatzeko "herri-plataforma independentea" sortzea proposatu du.

Europako Hiriburu Kulturalen Aholkularitzarako Batzordearen txostena argitaratu du igande honetan 'El Diario Vasco' kazetak. Iturri horren arabera, batzorde hori oso kritiko azaldu da Donostia 2016 Europako Kultura Hiriburutzaren proiektuarekin, "atzerapen handiak ematen ari direlako, eta Juan Karlos Izagirre hiriko alkatearen lidergo faltagatik".

Horren harira, Donostiako alkate ohiak proposamen hura bota du: Donostia 2016 "proiektuaren gainean gardentasuna eta kontrola bermatzeko, eta jatorrizko edukiak defendatzeko" helburuz, herritarren parte-hartzea sustatzeko plataforma sortzea.

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X