Balenciaga Museoaren bisitarien kopurua % 32 jaitsi da, 2013an
Getariako Cristobal Balenciaga Museoak 45.892 bisitari izan zituen 2013. urtean, hau da, museoaren lehen urte naturalean (2012) baino % 32 gutxiago. Jaitsiera krisi ekonomikoari eta, nagusiki urteko bigarren erdian, jarduerak murriztu izanari egotzi diete museoaren arduradunek.
Bisitarien kopurua jaitsi egin den arren, emaitzen kontuak ez du neurri bereko beherakada izan, eta horrela, leihatilako diru-sarrerak % 18 besterik ez dira gutxitu, txartel arruntarekin sartu diren bisitarien kopuruak gora egin duelako, eta txartel murriztuekin edo doakoekin sartu direnen kopuruak beherakada erlatiboa izan duelako.
Bisitariei buruzko datuei dagokienez, krisi ekonomikoaren ondorioz, museoak 2012an baino 22.330 bisita gutxiago jaso ditu, Euskadiko eta Espainiako museo nagusietan izan den beherakadarekin bat datorren joera. Museoak abuztuan eta ekainean jaso zituen bisita gehien: 7.403 eta 5.491, hurrenez hurren.
2014rako proposamenak
Cristobal Balenciaga Museoaren aurtengo programazioak 1.358.720 euroko aurrekontua izango du (iazkoaren antzekoa), eta erakunde sortzaileek (Getariako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Kultura Ministerioa) zentroaren alde egindako apustua "bikain adierazten du". Museoak inguruan dituen elkarteekin eta erakundeekin lankidetzan aritzea bultzatuko du.
Urtarrilaren 31n kargua utzi eta proiektu profesional berri bati ekingo dion Javier Gonzalez de Duranak zehaztutako erakusketa programako zuzendari berriaren ekarpenekin aberastuko da. Egun, abian da zuzendari berria hautatzeko prozesua, Gonzalez de Durana komisario eta kultura kudeatzaile independente gisa arituko baita.
Apirilean inauguratuko da urteko lehen seihilekoko erakusketarik garrantzitsuena. Madrilgo Jantzien Museoarekin eginiko koprodukzioa da, Cristobal Balenciagaren obrari buruzkoa, eta Lorena Delgado, museo madrildarreko kontserbatzailea, eta Igor Uria, Cristobal Balenciaga Museoko kontserbazioko arduraduna, izango dira komisarioak. Museoek beren funtsetan dituzten Balenciagaren lanak trukatuko dituzte, elkarrekin egingo duten lehen erakusketa honetan.
Urtea hasteko, Gueñesko (Bizkaia) paperezko soinekoen lehiaketari buruzko atzerabegirakoa eskainiko dute. "Paperezko moda" izeneko erakusketan, lehiaketako piezarik azpimarragarrienetako batzuk aurkeztuko dira. Besteak beste, Alberto Sinpatron, Ion Fiz eta Javier Barroeta sortzaileen lanak erakutsiko dira museoaren sarreran otsailaren 14tik aurrera ikusgai egongo den erakusketan.
Halaber, apirilean "Errenazimentua. Moda margolanetik moda argazkira" izango da ikusgai, ESDIR Errioxako Diseinu Goi Eskolako ikasleek eginiko proiektua. Bisitariak Errenazimenduko erretratu ezagunetan oinarritutako argazkiak ikusiko ditu, zentroko ikasleek eginiko janzkiak daramatzaten aktoreak eta modeloak erakusten dituztenak. Erakusketa apirilaren 11tik aurrera bisitatu ahalko da Aldamar Jauregian.
Horrez gain, Cristobal Balenciaga Museoak ekoitzitako "Zinema, Balenciagaren amets bat" erakusketak Pedro Usabiaga du komisario, eta Berlinen erakutsiko da, otsailaren 6tik 16ra egingo den Berlinale zinemaldiaren 64. edizioan. Espainiak Berlinen duen enbaxadan egongo da ikusgai erakusketa, zinemaldiak dirauen bitartean.
2016. urteari begira, museo gipuzkoarrak proiektu bat gauzatu nahi du Mexiko Hiriko Arte Modernoen Museoarekin elkarlanean. Proiektu horretan, Cristobal Balenciaga Museoko soineko zein argazkiak eta Mexikoko museoko margolanak uztartuko dira. Besteak beste, Frida Kahlo, Diego Rivera, Jose Clemente Orozco, David Alfaro Siqueiros eta Rufino Tamayo abangoardiako margolari mexikarren lanak erakutsiko dira; 1930, 1940, 1950 eta 1960ko hamarkadetako eran jantzitako emakumeen erretratuak, hain zuzen ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Euskalduna Jauregiak 8,8 milioi baino gehiagoko diru-sarrerak lortu ditu 2025ean
Iaz egindako 731 ekitaldietatik, 346 kultura arlokoak izan ziren, eta 385, kongresu profesionalak. Kongresuen fakturazioaren % 31 nazioarteko ekitaldietatik dator.
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Kultura Sistemaren Lege-proiektuaren zirriborroa aurkeztu du
Kultur sistema “antolatzea, koherentzia ematea eta sendotzea” da lege egitasmoaren helburua. Alegazioen epea martxoaren 20an irekiko da, “sektore kulturalaren, erakundeen eta herritarren ekarpenak jasotzeko”.
Sigur Rós talde islandiarrak Bilbon joko du irailaren 15ean
Emanaldia Euskalduna Jauregian izango da, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera. Kontzertua Robert Ames zuzendariarekin eta tokian tokiko orkestrekin egiten ari diren biraren parte da.
Gemma Cuervo aktorea hil da, 91 urte zituela
Antzokietako oholtza gainean egindako lanagatik eta telebistako programa zein telesailetan agertzeagatik oso ezaguna zen Bartzelonan jaio eta Madrilen hil den aktorea.
"Carne y arena" murgiltze esperientzia, gaurtik aurrera EITBren Bilboko egoitzan
Berez, joan den astean zen zabaltzekoa, baina, arrazoi teknikoak tarteko, atzeratu egin behar izan dute. Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagilearen instalazioa bisitatzeko sarrerak EITBren webgunean eskuratu ahal dira.
Hollywood, Oscar sarien 98. ekitaldirako prest
"Sinners" filmak markak hautsi ditu 16 izendapen jasota, eta "Sirat" Nazioarteko Film Onenaren saria jasotzeko izendatu dute. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira galan protagonista nagusiak.
EITBren "Super Manterola" komedia berria grabatzen ari dira
Anjel Alkain, Iker Galartza eta Aitziber Garmendia daude aktoreen artean. Karmelo eta Luixito anaiak dira, biak mutilzaharrak, eta Bakartxo ilobarekin batera, Super Manterola dendaren ardura dute. Azpeitiko Erdi kalean grabatzen ari dira eta, oraindik emisio egunik zehaztu ez bada ere, barre-algarak egin egingo ditugu.
Korrikaren lehen kilometroak Parisen, aldarrikapenez beteta
Dozenaka lagunek hartu dute parte Korrikaren lehen kilometroetan, Parisen, eta Euskal Etxearen 70. urteurrena ere ospatu dute, besteak beste, Frantziako Estatuan euskararen ofizialtasuna aldarrikatuz.
“Los domingos”ek goya jo du
Alauda Ruiz de Azuaren pelikulak film onenaren, zuzendari onenaren, gidoi onenaren, emakumezko aktore protagonista onenaren eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren sariak irabazi ditu Goya sarien 40. edizioan. Jose Ramon Soroizek gizonezko aktore protagonista onenaren saria jaso du, Maspalomasen egindako lanagatik, eta euskal zinemak zortzi sari bereganatu ditu guztira.
'Yellow Letters' filmak lortu du Berlinaleko pelikula onenaren Urrezko Hartza
Turkiako agintariek artista bikote baten aurka duten zentsurari buruzkoa da Ique lker Çatak zinemagile turkiar-alemaniarraren filma.