Donostia 2016
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Odon Elorzak 'sektarismoa' egotzi die Donostia 2016ko arduradunei

Donostiako alkate ohiak "protesta oihu bat" egin du gaur kazetarien aurrean, Bilduren "sektarismoaren erruz" proiektua "noraezean" dagoela salatzeko.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Odon Elorzak Bildu proiektuan 'sektarismoz' ari dela adierazi du

Odon Elorza Donostiako alkate ohi eta Diputatuen Kongresuko kideak gaur prentsaurreko batean salatu duenez, Juan Karlos Izagirre alkatea eta Donostia 2016 Fundazioa "sektarismoz" jokatzen ari dira, eta kultur hiriburu izateko proiektuaren inguruan informazioa "ezkutatzen" dute.

Gaur kazetarien aurrean esan duenez, Elorzak hiru aldiz eskatu du Itziar Nogeras Donostia 2016ko zuzendari nagusi izendatzeko dokumentua, baina, haren hitzetan, ez du erantzunik jaso. Izendapen hori ez zen "gardena" izan, alkate ohiaren ustez, eta argitu egin nahi du.

Halaber, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila ere kritikatu du, "konplizea" izan delako, "denari men eginez".

Elorzak Joxean Muñoz Kultura sailburuordearen papera azpimarratu du, eta 2016ren bulegoan gertatzen den guztiari ematen dion "estaldura" "ulertezina" dela esan du. Elorzak berak Tabakaleran aurrekontu murrizketa bat proposatu zuenean "berehala" alde egin zuen Muñozek, bertako zuzendari zela, alkate ohiak agerraldian esan duenez.

Gainera, informazio eta lidertza gabezia ere leporatu die kultur hiriburutzaren proiektuaren gidariei, eta "noraezean" utzi dutela erantsi du. Haren ustez, oraingoa kulturari buruzko hausnarketak egiteko garaia izan behar zen, elkarbizitza indartzekoa... Baina "ez dago horrelakorik", ezpada "berri txarrak".

Aurkezpena, Tokion

Bestalde, Donostia 2016 aurkezpena egiten ari da, gaurtik aurrera, Tokion, japoniar kultura Europako kultur hiriburuetan indartzeko proiektu bat garatzen ari den elkarte baten topagunean.

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea eta Itziar Nogeras proiektuaren zuzendari nagusia ari dira elkarte horrek sortutako topagunean parte hartzen.

Kulturaren beste hainbat hiriburutako ordezkariak daude topaketa horretan: iazkoak (Kosice Eslovakiakoa eta Marsella Frantziakoa), 2015ekoak (Pilsen Txekiar Errepublikakoa eta Mons Belgikakoa), 2016koak (Breslavia Poloniakoa eta Donostia bera) eta 2017ko eta 2018ko bana (Aarhus Dinamarkakoa eat Leeuwarden Herbehereetakoa).

 

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X