Moda
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Roberto Etxeberriak New Yorkeko moda erakustaldian parte hartuko du

Eibartar diseinatzaileak 2015eko udaberri-udetarako jantziak erakutsiko ditu, "Pura piel" izenburupean. Irailaren 12ean, emakumeentzako bere lehen bilduma aurkeztuko du, Madrilen.
Roberto Etxeberria. Argazkia: R. Torrado.
Roberto Etxeberria. Argazkia: R. Torrado.

Roberto Etxeberria euskal diseinatzaileak New Yorkeko moda erakustaldian parte hartuko du irailaren 7an. Sekula lorik egiten ez duen hirian, 2015eko udaberri-udetarako proposamenak erakutsiko ditu, "Pura piel" izenburupean.

Jantzi berritzaileak diseinatu ohi ditu Etxeberriak (Eibar, 1976), eta larrua erabiltzen du askotan jantziei bere nortasuna emateko.

Euskal sortzaileak hainbat saltoki ditu dagoeneko AEBn, eta orain, marka ohar batean argitu duenez, estatubatuar merkatuan pisu handiagoa izateako ahaleginean ari dira.

Bestalde, Etxeberriak emakumezkoentzat eginiko lehen bilduma erakutsiko du, hilaren 12an, Madrilen, bertako moda astean.

Bartzelonan bizi den gipuzkoar diseinatzaileak 2008an sortu zuen bere marka, gizonezkoentzat bideratua. Larrua jarri ohi du jantzietan, eta patroi berritzaileak erabili ohi ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era

Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X