New Yorken grabatu dute
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Jainko txiki eta jostalari hura' dokumentala, Bilbon

Izen bereko liburu-diskoan oinarritutako "kronika poetiko eta musikala" Bilboko Campos antzokian aurkeztuko dute asteazkenean.
Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabal.
Laukoteak New Yorken egindako bira jasotzen du dokumentalak.

'Jainko Txiki eta jostalari hura' dokumentala Bilbon, Campos antzokian, aurkeztuko dute asteazken honetan (hilak 22) Kirmen Uribek, Mikel Urdangarinek, Bingen Mendizabalek eta Rafa Ruedak.

Izen bereko liburu-diskoan oinarrituta, laukoteak New Yorken egindako egonaldia jasotzen du dokumentalak.

"AEBko hirian egindako bira poetiko-musikalak Euskal Herrikoa moduko herri txiki eta anitzaren unibertsaltasunaren inguruko gogoeta egiteko gonbidapena egiten du", adierazi du antzokiak ohar batean.

Elkarrek ekoitzi, eta Eusko Jaurlaritzaren eta SGAE Fundazioaren babesa du dokumentalak. Proiekzio eta aurkezpena 20:00etan hasiko da, Campos Eliseos antzokiko Kupula aretoan. Sarrera doakoa izango da, eta bete arte izango dira zabalik aretoko ateak.

Josu Venerok zuzendu du dokumentala. Aurkezpenean, lau musikariak, Venero bera, SGAE Fundazioko kideak, Anjek Valdes (Elkar) eta Berria egunkariko kideak egongo dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X