3. edizioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Basque Festek euskal kultura eta abangoardia erakutsiko ditu Bilbon

Aste Santuan, ostegunetik igandera, 100 ekitaldi baino gehiago hartuko ditu Bizkaiko hiriburuak jaialdiaren hirugarren edizioan: Kepa Junkera, Mursego, herri kirolak, euskal moda eta diseinuak…
Kepa Junkera eta Sorginak apirilaren 2an egongo dira Azkuna Zentroan. Argazkia: Igotz Ziarreta.
Kepa Junkera eta Sorginak apirilaren 2an egongo dira Azkuna Zentroan. Argazkia: Igotz Ziarreta.

Aste Santuan, Basque Fest jaialdian murgiltzen da Bilbo. Egitarau luzeak aukera sorta handia proposatzen die bisitari nahiz bilbotarrei: 100 bat jarduera, hain zuzen, euskal kulturaren eta abangoardiaren indarra agerian jartzeko.

Lau egunetan, euskal unibertsoaren arte adierazpen piloa gozatu eta bizi ahalko da: erakusketak, kontzertuak, herri kirolen erakustaldiak, antzerkia, dantza, erromeriak?

Besteak beste, ostegunean, apirilak 2, Kepa Junkeraren doako kontzertua egongo da, Azkuna Zentroan, 20:00etatik aurrera. Gonbidatutako artista moduan, Sorginak taldea, Ara Malikian biolin-jotzailea eta Ibon Koteron albokaria arituko dira. ?Hauspo Bidaiaria. 35 urte musika egiten? erakusketari lotuta egingo da kontzertua.

Halaber, itsasadarra herri kiroletako norgehiagoka ikusgarri baten agertokia izango da, eta kirol mota bakarra barik, hiru izango dira: harria, aizkora eta trontza. Gainera, Zabalguneko eraikinean, ?market? egingo da, euskal marken eta diseinuaren erakusketa eta salmenta.

Anfitriones Bilboko historia hobeto ezagutzeko ikuskizuna, 60 lagunentzako mikroantzerkia, folk musika, Mursego eta Joseba B. Lenoirren kontzertuak? Hamaika aukera paratu dituzte antolatzaileek.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era

Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X