Aurkezpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbok Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua proiektua babesten du

Egitaraua Bizkaiko hiriburuan aurkeztu dute astearte honetan; Arte Ederretako Museoan, hain zuzen, egitarauko bi ekitaldi egingo dituzte.
Bilboren, Donostiaren eta Donostia 2016ren ordezkariak, Bilboko ekitaldian. Argazkia: EiTB.
Bilboren, Donostiaren eta Donostia 2016ren ordezkariak, Bilboko ekitaldian. Argazkia: EiTB.

Pablo Berastegui Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburuko zuzendariak eta Xabier Paya egitarau kulturalaren zuzendariak proiektuko egitarau ofiziala aurkeztu dute Bilbon, Azkuna Zentroan. Donostiako alkate Eneko Goia eta Bilboko alkate Juan Mari Aburto bertan izan dira.

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, Aburtok nabarmendu du Bizkaiko hiriburuaren babesa Berasteguik zuzentzen duen proiekturako. Halaber, aseguratu du konbentzituta dagoela Donostia 2016k "arrakasta" izango duela, eta eskertu du arduradunek herritarrei egitaraua aurkeztu izana.

Eneko Goiak, bere aldetik, azpimarratu du egitasmoa garrantzitsua dela bi lurraldeen arteko loturak eta elkarbizitza sustatzeko. Haren hitzetan, Donostia 2016 "ez da hiriko proiektua bakarrik, baizik eta herrialdeko proiektua". "Donostiako eta Euskadiko irudia zabaldu nahi dugu munduan zehar, eta Bilbo gurekin egotea nahi dugu; hala ari da gaur hemen erakusten".

Donostia 2016ko bi ekitaldi Arte Ederretako Museoan egingo dituzte

Bilbon, gainera, Donostia 2016ko jarduera batzuk egingo dituzte; "Gaur Konstelazioak" eta "Tratado de paz, 1937, sobre Guernica. Guerra y civitas" erakusketak Arte Ederretako Museoan izango dira.

Aipatutakoaz gain, Bilbo 2016 Bidea mendi-ibilbidean dago; 32 etapatan, ibilbideak EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herria zeharkatuko ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era

Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X