'Gaur Konstelazioak': bi belaunaldi, espazio bat
Donostia 2016 Fundazioak eta San Telmo Museoak "1966 | Gaur Konstelazioak | 2016" erakusketa aurkeztu dute gaur. Fernando Golvano komisario duela, erakusketak 50 urtez banatutako bi testuinguru artistiko erakusten ditu: Gaur mugimendua eta Kairós talde garaikidea.
Honekin batera, Dionisio Barandiaran mezenasaren galeria eta haren figura ere gogoratuko dira, bertan aurkeztu baitzuten Gaur Taldea eta han egin baitzuten lehen erakusketa.
Erakusketaren irekiera Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren inaugurazio ekitaldien programazioaren barruan kokatzen da eta urtarrilaren 23tik maiatzaren 15era izango da ikusgai San Telmo Museoan.
Amable Arias, Rafael Ruiz Balerdi, Nestor Basterretxea, Eduardo Chillida, Remigio Mendiburu, Jorge Oteiza, Jose Antonio Sistiaga eta Jose Luis Zumeta artistek osatzen dute Gaur, euskal artearen konstelazio garrantzitsu eta berritzaileena.
60ko hamarkadaren erdialdean, diktadura frankista betean, ez zen erraza sorkuntzari bide ematea. Hori zela eta, artista horiek guztiak elkartu egin ziren, Gaur Taldea sortzeko, eta 1966an beren burua jendaurrean aurkeztu zuten, erakusketa eta manifestu baten bidez, Barandiaran galerian, Donostian.
Nabaria zen abangoardia artistikorako zegoen gogoa, eta Oteiza eta Chillida izan ziren mugimendu horren ordezkari ezagunenak nazioartean. Gaur Taldean bertan eta talde desberdinen artean desadostasunak egon ziren artea ulertzeko moduari eta gizartean eta politikan zituen eraginei zegokienez, baina, eta, ondorioz, azkenean taldeko abentura hau bertan behera geratu zen eta galeria itxi egin zen.
Erakusketa honen harira, omenaldi bat egin nahi diote Dionisio Barandiarani (Ataun, 1927 – Donostia, 1979), bera izan baitzen, hain zuzen ere, arte konposatuko hainbat erakusketa barne hartu zituen Barandiaran galeriaren mezenasa.
Kairósen, Gaur Taldean parte hartu zuten artistenen osteko belaunaldietako eta errealitate nazional desberdinetako zortzi artistak hartzen dute parte: Txomin Badiola, Bojan Fajfric, Goldschmied & Chiari, Iratxe Jaio + Klaas van Gorkum, Eugenio Ortiz, PSJM, Avelino Sala eta Azucena Vieites. Horien obrek elkarrizketak ezartzen dituzte elkarren artean eta, aldi berean, Gaur Taldeko artistek 60ko hamarkadaren testuinguruan eginiko obrekin.
Zure interesekoa izan daiteke
"Kill Jackie" Bizkaian eta EITBren plato batean grabatutako Catherine Zeta-Jonesen telesail berriak trailerra du
Seriearen trailerra estreinatu dute. Udaberrian filmatu zen EITBren plato berrian eta Bilbon, Getxon eta Bardean, besteak beste. 2027an, EITBn egongo da ikusgai.
Zabalik dago Durangoko Azokan erakusmahaia jartzeko izen-ematea
Irailaren 30a arteko epea daukate argitaletxe, diskoetxe, elkarte, erakunde eta gainerako interesatuek. Azokaren webgunean dago abenduaren 4tik 8ra bitartean egingo den azokaren inguruko informazio guztia.
Yayoi Kusama artista japoniarra hil da, 97 urte zituela
Hain zuzen ere, artista ezaguna abuztuaren 14an hil zen, Tokioko ospitale batean. 2023an "Yayoi Kusama: 1945etik gaurdaino" erakusketa hartu zuen Guggenheimek. Kusama 10 urte zituela hasi zen margotzen, eta, horretarako, ilargien eta patroien errepikapen obsesiboa baliatu zuen, hala nola sareak eta arkuak.
Bilboko Euskal Museoko sarrera doakoa izango da abuztuaren 22tik 30era, Aste Nagusia dela eta
Bisitariek erakusketa erdi iraunkorra ikusi, Ra Asensiren "Uhinak" proposamen garaikidea ezagutu eta "Bilboko erraldoiak" erakusketa tradizionalaz gozatu ahal izango dute.
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".