Enbaxada ibiltaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Belfast, Europa Transit ekimenaren bigarren geldiune

Sira Abenoza filosofía irakasleak, IRAko eta unionisten talde paramilitarreko kide ohiak eta baita soldadu britaniar eta polizia ohiak, elkarrizketa-saioetan bildu ditu.
Europa Transit
Europa Transit. Argazkia: DSS2016

Donostia 2016ko enbaxada ibiltariak, Ipar Irlandako bake-prozesua ardatz duen dokumentala grabatu du.

Europa Transit enbaxada ibiltariak lortu du bere bigarren geldiune honetako helburua eta gatazken lekuko diren edo izan diren beste zortzi hiri europar bisitatuko ditu. Bakearen itsasargiaren ordezkaritzak Ipar Irlandako gatazka ikuspuntu desberdinetatik bizi izan duten sei persona bildu ditu mahai beraren inguruan. Michael Culbert, IRAko kide ohia, Eibhlin Glenholmes, bere garaian bilatuenetako  líder errepublikarra, Winston Irvine, loialista, Jackie McDonald, unionisten talde paramilitarretako kide ohia, Lee Lavis, Britaniako Armadako soldadu ohia eta Roger McCollum, Royal Ulster Constabularyko polizia ohia elkartu ditu.

Filosofia-irakaslea den Sira Abenozak uste du gizarteko gatazkarik gehienak elkarrizketa-faltagatik sortzen direla. Ikuspuntu honetatik abiatuta, luzaroan aritu da hainbat jatorritako eta gizarte, ekonomia, eta politika egoeratako pertsonen arteko topaketak antolatzen.  Belfastera heldu aurretik Espainian eta Hego Amerikan antolatu ditu topaketak.

Dokumentalean, solasaldi-saio hauetaz gain, Abenozak gatazkaren berriemaile izan ziren kazetariekin eta gertatutakoa zuzenean bizi izan duten hainbat lekukorekin egindako elkarrizketak ere agertuko dira. Gainera, urte liskartsu horietako leku esanguratsuenak bisitatuko ditu.

Europa Transit, bidaia Europako bizikidetzara

Ekimen honen abiapuntua Ceuta izan zen eta bertan immigrazioari buruzko  dokumentala grabatu zen, mugaldetan lan egitera ohituta dagoen Sergi Camara argazkilariaren kolaborazioekin. Ceutako CETIn (Etorkinen Aldi Baterako Egonaldi Zentroan) erakusketa bat antolatu zuten, Camararen argazkien bitartez, hiri autonomora heldu berri diren etorkinei mintzatu zitzaizkien iraganean CETIk igarotako eta orain beste leku batzuetan bizi diren immigranteak.

Europa Transit autobusaren hirugarren geldiunea Dresde izango da. Hiri hau Bigarren Mundu Gerrako eszenatoki nabarmenetako bat izan zen eta Europako gizarteak nola erantzuten dion gaur egungo errefuxiatuen auzia izango du aztergai.

Enbaxada ibiltariak egingo dituen dokumental hauek, martxotik aurrera, hilez hil ETBn emango dira. Gainera, hiri bakoitzean, bertako jendearen gestigantzak jasoko dira ikusentzunezko mosaiko digitala sortzeko asmoz.

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X