Gertutik
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sahara eta beste batzuk

Mendebaldeko Sahararen egoeratik abiatuta, giza eskubideez, mugaz bestaldeko lankidetzaz eta munduan zeharreko baliabide naturalen lapurretez hausnarrarazi nahi du Hondar Artean proiektuak
18:00 - 20:00
DSS2016ko Hondar Artean proiektua

“Sahara eta Donostiaren arteko harremana ez da atzo goizekoa, beraz,  donostiarrek aspalditik ezagutzen duten errealitatetik abiatzen den proiektua da Hondar Artean”, dio Xabi Paya Donostia 2016ko kultur programaren zuzendariak. Sahara izango da beraz ekimenaren abiapuntua, baina munduan zehar gertatzen diren gaiak jorratu nahi dituzte. Urruneko gatazkek hurbilean duten eraginaz, giza eskubideen urraketez, urraketotan generoak duen eraginaz  zein kooperazioaz modu zabalean jardun gura dutela diote, eta aste honetan hasita, Hondar Artean-ek  hitzaldi, mintegi  zein zine emanaldiak biltzen dituen egitaraua jarri du martxan.

Horietako asko, Federico Guzmán artista sevillarrak San Telmo museoan jarri duenTuiza izeneko  jaiman egingo dira. Saharako errefuxiatuen kanpalekuetako emakumeek soinean erabiltzen dituzten melfa izeneko zapiekin eginda dagoen jaima  Madrilgo Reina Sofia museoarekin lankidetzan egin den instalazioa da.

Ez da hor egingo ordea, Hondar Artean-en egitaraua irekiko duen erakusketa. Ondasun lapurtua izeneko erakusketa Okendo Kultur Etxean dago apirilaren 8tik aurrera, eta Inesa Ariztimuño Bakearen Itsasargiko arduradunak azaltzen duenez, “ondasun naturalen lapurretarekin harremanetan jartzen ditu gaur egun  munduan dauden gatazka armatu eta gerrak. Giza eskubideen urraketak ere jorratzen ditu, eta erakusten du nola gure eguneroko bizitzan aurkitu dezakegun aulki edo txori kaiola bat lotuta egon daitekeen urruneko lapurreta eta giza eskubideen urraketa horrekin”. Bere ustez, eguneroko kontsumo ohiturek urruneko gatazka horiek bere horretan jarraitzen lagundu dezakete.

Hondar artean-en baitan  arte egonaldiak ere antolatu dituzte. Udazkenean Saharan egin zuten eurena Ibon Salvador koreografoak (momentu honetan, bertan da berriz ere), eta Karlos Martinez eskultoreak. Maiatzean izango dira Euskal Herrian Ahmed Ohmar eta Nasra Sidi Azman artista sahararrak eurena egiten.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gaztelurrutia: “Bisitari fidelak edukitzea eta bi heren 45 urtez azpikoak izatea dira arrakastaren gakoetako bi”

2025eko Durangoko Azoka bukatu berritan, ETBri emandako lehen balorazioan pozik agertu da Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko kudeatzeailea. Jendetza ibili dela nabarmendu du, baina erosoa izan dela bai sartzea baita bertan zehar ibiltzea ere. 2026ko Azokak 5 egun izango dituela aurreratu du, eta etorkizuneko erroka kulturaren jaialdi gisa sendotzea izango dela esan du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X