GASTRONOMIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elena Arzak saritu dute Emakumezko Gastronomia sarien lehen edizioan

Sukaldari gipuzkoarrak Estatuko Sukaldaritzako Ibilbide Onenaren saria jaso du.
Elena Arzak ospe handiko sukaldari familia bateko kidea da.
Elena Arzak ospe handiko sukaldari familia bateko kidea da.

Elena Arzak sukaldari gipuzkoarra nabarmendu dute Emakumezko Gastronomia sarien lehen edizioan. Jeunes Restaurateurs (JRE) elkarteak (175 Michelin izardun ditu) 25. urteurrena ospatu du azaroaren 6an sari horiek banatuta, Bartzelonan egindako ekitaldi batean.

Lanbide horretako pertsona ospetsu ugari bildu dira bertan, eta gastronomia eta sukaldaritza  munduko zazpi profesional saritu dituzte. Estatuko Sukaldaritzako Ibilbide Onena kategorian, Elena Arzak saritu dute, ospe handiko sukaldari familia batekoa eta sukaldaritza munduan gastronomiari buruzko ikerketa eta esperimentazio lanagatik nabarmendu dena.

Bizitza osoa gastronomiaren alde atalean, Montserrat Fontané nabarmendu dute, Roca anaien ama. Bestalde, Maria Jose Huertas saritu dute La Terraza del Casino jatetxean sommelier bezala egindako lanarengatik, eta Meritxell Juvé Juvé & Camps enpresaren sortzailearen birbilobak Ekoizle gisa izandako Ibilbide Onenaren saria jaso du, Penedesen familiak duen upategian egindako lanagatik.

Komunikazioaren atalean, Julia Perez (GastroActitud) kazetariaren jarduera saritu du JRE elkarteak, eta Mey Hofmann sukaldaria hil osteko sariarekin nabarmendu dute, Bartzelonan 1983an sortu zuen ostalaritza eskolan egindako lanarengatik. 2.000 ikasle baino gehiago igaro dira jada bertatik.

Ana Ros Esloveniako Hisa Franco jatetxeko sukaldariak Nazioarteko Sukaldaritzako Ibilbide Onenaren saria jaso du. Besteak beste, Austria, Kroazia eta Hungariako sukaldaritzaren eragina du, eta munduko emakume sukaldari onena izendatu dute The World’s 50 Best Restaurants zerrendan.

Ekitaldian, Espainiako JREren jakatxoa jaso dute elkarteko kide berri hauek: Paulo Airaudo, Donostiako Amelia jatetxekoa; Xavier Sala, Bartzelonako El Trapío jatetxekoa, eta Joan, Josep eta Jordi Roca (El Celler de Can Roca).

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era

Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X