Ahotsenea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iñaki Perurenak maitasun adierazpena egin dio harriari

“Harria maitasun istorioa” bakarrizketa egin du Iñaki Perurena harri-jasotzaileak Durangoko Azokan, Ahotsenea Solasaldiak gunean.
Inaki Perurena Durangoko Azoka 2017
Inaki Perurena Durangoko Azoka 2017

Durangoko Azokak aspaldi utzi zion liburu eta diskoen erakustoki soil izateari, eta sormenaren bestelako adierazpide batzuek parez pare zabalik aurkitzen dituzte ateak urtea joan urtea etorri. Aurtengo hirugarren egun honetan, Iñaki Perurena harri-jasotzailearen bakarrizketa hunkigarri eta mamitsua hartu du Ahotsenea Solasaldiak guneak.

Hogei minutuko laginean (jatorrizko bakarrizketa ordubete ingurukoa da), harriz inguratuta eta ohiko txalekoa soinean, Perurenak oda bat eskaini dio harriari, "bere maitale kutunari". 41 urtean plazaz plaza harria jasotzen aritu ostean, filosofiarako lehengai du orain harria Perurenak, eta, harekin izan duen harremanaren kontaketaren bidez, munduaren eta gizakion hainbat paradoxa uzten ditu agerian.

Giza bizitzaren mugarriak birpasatu ditu hitzaldian Perurenak, euskara zoragarrian, bataiarritik hasi eta hilarriraino , eta harri-jasotzen ere aritu da tarteka, espazioa txiki utzi duen publikoaren gozagarri.

Bukatzeko, esker oneko bertsoa bota dio harriari, bidelagun eta maitaleari, enegarren aldiz lepoan berdindu eta seguru asko hitz gozoak xuxurlatu aurretik.

Inaki Perurena Durangoko Azoka 2017

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X