Aurrerapausoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskarazko Wikipediako 70.000 artikulu baino gehiago bisitatzen dira egunean

Unibertsitateetako ikasleek 317 artikulu berri gehitu eta 716 hobetu dituzte. Euskarazko Wikipediak 294.000 artikulu ditu gaur egun.
Estibaliz Alkorta, Jon Zarate, Bingen Zupiria, Galder Gonzalez eta Edurne Agirre
Estibaliz Alkorta, Jon Zarate, Bingen Zupiria, Galder Gonzalez eta Edurne Agirre

Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak iaz sinatu zuten akordioari esker, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateetako 829 ikaslek 317 artikulu berri gehitu dituzte azken ikasturtean Euskarazko Wikipediara, eta, halaber, beste 716 artikulu hobetu dituzte. Ikasle horien % 94 EHUkoak izan dira.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak prozesu honen berri eman du gaur goizean, Euskal Herriko Unibertsitatearen Donostiako campusean eskainitako prentsaurreko batean.

“Munduan gehien irakurtzen den entziklopedia da Wikipedia, eta hedapen harrigarria dauka euskal gizartean. Egunero-egunero euskarazko 70.000 artikulu irekitzen dira euskaldunon tablet, mugikor edota ordenagailuetan. Hori dela eta, funtsezkoa da eduki anitza izatea, kalitatezkoa eta zehatza”, adierazi du Zupiriak.

Egin edo hobetu diren 1.033 artikulu horien bitartez (317 egin eta 716 hobetu) milioi bat hitz baino gehiago gehitu dira Euskarazko Wikipediara. Artikulu horiek 256.000 ikustaldi izan dituzte sei hilabetetan, eta 330 irudi berri ere gehitu zaizkie, Eusko Jaurlaritzak ohar batean azaldu duenez.

Txikipedia

2018-2019 ikasturtean zehar sustatu den beste proiektu nagusietako bat Txikipedia ekimen aitzindaria izan da, Euskarazko Wikipediaren baitako bertsio bat 8-13 urteko umeentzat.

Gaur, entziklopedia honek umeentzat moldaturiko 1.070 artikulu ditu, eta 13.300 bisita izan ditu sortu zenetik. Gainera, euskara aitzindaria izan da proiektu hori garatzen.

Bestelako proiektuak

Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak bestelako elkarlanak ere sustatu ditu 2017-2018 ikasturtean zehar, Elhuyar Fundazioarekin Zientzia eta Teknologia Hiztegiko deskribapen eta definizioak igotzeko; Susa argitaletxearekin, euskal literaturari lotuta egon behar diren funtsezko artikuluak zehazteko eta Armiarmako datu baseak eta Wikidata koordinatzeko; eta Berria egunkariarekin, 16.000 infografia Wikimedia Commonsera igotzeko.

2018-2019 ikasturteari begira, ahotsak.eus webguneko edukia Wikipediara igotzeko asmoa dago: 300 udalerri baino gehiagotan grabatutako euskararen laginak daude jasota bertan.

Euskarazko Wikipedia, gaur

Euskarazko Wikipediak 294.000 artikulu ditu gaur egun, eta 25.895.000 artikulu irakurtzen dira urtero (egunero euskarazko 70.000 artikulu irekitzen dira).

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Linguae Vasconum Primitiae" euskaraz inprimatu zen lehen liburuak azken eguna du Euskal Herrian

Bernat Etxeparek 1545ean idatzitako lana, euskaraz argitaratu zen lehen liburua, Bordelen izan da ikusgai. Frantziako Liburutegi Nazionalak du liburuaren kopia bakarra, eta azken hiru hilabeteetan Baionako Euskal Museoan izan da ikusgai. Hainbat erakundek eta hautetsik bertan uzteko eskatu badute ere, Parisko liburutegira itzuliko da, hiru urtez ilunpean gordeta edukitzeko.

azken kontzertua Donostiako Victoria Eugenia antzokian. último concierto en el Teatro Victoria Eugenia de Donostia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Errobik azken kontzertua eman du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian

Anje Duhalde eta Mixel Ducau buru dituen talde lapurtar historikoak bere azken zuzenekoa eskaini du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Errobi taldea euskal rock progresiboaren aitzindari bihurtu zen 70eko hamarkadan. Iaz hasi zuten Errobiren 50. urteurrena ospatzeko agur-bira, eta arrakasta handia izan dute Euskal Herriko hainbat herritan. Astearte honetan, abenduaren 30ean, amaituko dute ibilbide oparo hori, sarrera guztiak agortu dituen kontzertu batekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X