Eusko Ikaskuntzak Kongresua abiatu du Baionan
Eusko Ikaskuntzak sei jardunaldi eta ekitaldi bat antolatu ditu erakundearen mendeurrena ospatzeko, eta gaur egingo du horietako lehenengoa, Baionako Antzokian eta Elkarteen Etxean. Hurrengoak urriaren 19an (Gasteiz), urriaren 26an (Iruñea), azaroaren 9an (Bilbo), azaroaren 16an (Donostia) eta azaroaren 23an (Oñatin) izango dira.
‘Etorkizuna irudikatuz: nahi dugun gizartea, izango dugun gizartea’ gaia landuko da Baionan, lehen saio honetan, eta sarrera hitzaldia Osasun eta Gizarte Erakundeen Ikerketarako Institutuko (IFROSS) fundatzaile eta katedradun Jean-Pierre Claverannek egingo du.
Jarraian, eitb.eus-en streming bidez jarraitu ahalko den jardunaldian, beste hainbat gai plazaratuko dituzte, hala nola “lurraldea globalizazioaren eta munduko aldaketen aurrean” (11:30), “etorkizuna irudikatuz” (15:00), “zahartzea, ezagutza eta lurraldetasuna” (15:45)…
Saioa 17:30ean amaituko da.