Durangoko Azokako erosle bakoitzak 50 euro gastatzen ditu Landako gunean
2018ko Azokako 710 bisitariri eta erakusmahaia paratu zuten ehun eragile baino gehiagori egindako galdeketa horrek erakutsi duenez, Durangoko Azokaren eragin ekonomikoa 5.848.000 eurokoa da, "zuzeneko, zeharkako eta induzitutako" gastuak zenbatuta.
Bisitariek 1.737.000 euro gastatu zituzten iazko Azokan, Landako gunean: % 60 liburuetan eta % 30 diskoetan. Batez beste, Landakon erosketaren bat egin zuen bisitari bakoitzak (erosketarik egin ez zutenak ez dituzte azterlanean sartu) 49 euro gastatu zituen Landakon, eta Azokatik kanpora, Durangoko ostalaritza, merkataritza eta zerbitzuetan, 28 euro.
Bisitarien profilari dagokionez, azterlan horren arabera, bisitarien gehiengo zabala 45 urtetik beherakoa da: 26- 45 artekoak dira bisitarien % 47, eta 18 eta 26 urte artekoak dira %20 (16 urtetik beherakoen daturik ez da jaso).

Juanjo Allur (Siadeco), Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko presidentea eta Arantza Atutxa (Gerediaga)
Gehienak emakumeak dira, eta Bizkai (%48) eta Gipuzkoatik (%37) etortzen dira batez ere. Hamar bisitaritik bederatzi euskaldunak dira.
“Euskal kulturari bultzada eman”
Durangoko Azokara etortzeko zergatien artean, honakoak dira bisitariek gehien aipatu dituztenak: “euskara eta euskal kulturari bultzada ematea”, “euskal kulturarekim lotutako giroaz gozatzea” eta “euskal kulturako produktuen berri izatea”.
Eragileei dagokionez, 2018ko salmentetan Durangoko Azokak % 22ko pisua izan zuen urteko fakturazioan, batez beste. Gainera, Azokak ematen duen ikusgarritasuna nabarmendu dute.
Erosle-saltzaileek Azokari jarritako notari dagokionez, oso ontzat jo dute azoka: bisitarien % 70ek oso balorazio ona egin du, eta % 27k ona; eragileen artean, % 82k balorazio oso ona edo ona egin dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Sigur Rós talde islandiarrak Bilbon joko du irailaren 15ean
Emanaldia Euskalduna Jauregian izango da, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera. Kontzertua Robert Ames zuzendariarekin eta tokian tokiko orkestrekin egiten ari diren biraren parte da.
Gemma Cuervo aktorea hil da, 91 urte zituela
Antzokietako oholtza gainean egindako lanagatik eta telebistako programa zein telesailetan agertzeagatik oso ezaguna zen Bartzelonan jaio eta Madrilen hil den aktorea.
"Carne y arena" murgiltze esperientzia, gaurtik aurrera EITBren Bilboko egoitzan
Berez, joan den astean zen zabaltzekoa, baina, arrazoi teknikoak tarteko, atzeratu egin behar izan dute. Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagilearen instalazioa bisitatzeko sarrerak EITBren webgunean eskuratu ahal dira.
Hollywood, Oscar sarien 98. ekitaldirako prest
"Sinners" filmak markak hautsi ditu 16 izendapen jasota, eta "Sirat" Nazioarteko Film Onenaren saria jasotzeko izendatu dute. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira galan protagonista nagusiak.
EITBren "Super Manterola" komedia berria grabatzen ari dira
Anjel Alkain, Iker Galartza eta Aitziber Garmendia daude aktoreen artean. Karmelo eta Luixito anaiak dira, biak mutilzaharrak, eta Bakartxo ilobarekin batera, Super Manterola dendaren ardura dute. Azpeitiko Erdi kalean grabatzen ari dira eta, oraindik emisio egunik zehaztu ez bada ere, barre-algarak egin egingo ditugu.
Korrikaren lehen kilometroak Parisen, aldarrikapenez beteta
Dozenaka lagunek hartu dute parte Korrikaren lehen kilometroetan, Parisen, eta Euskal Etxearen 70. urteurrena ere ospatu dute, besteak beste, Frantziako Estatuan euskararen ofizialtasuna aldarrikatuz.
“Los domingos”ek goya jo du
Alauda Ruiz de Azuaren pelikulak film onenaren, zuzendari onenaren, gidoi onenaren, emakumezko aktore protagonista onenaren eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren sariak irabazi ditu Goya sarien 40. edizioan. Jose Ramon Soroizek gizonezko aktore protagonista onenaren saria jaso du, Maspalomasen egindako lanagatik, eta euskal zinemak zortzi sari bereganatu ditu guztira.
'Yellow Letters' filmak lortu du Berlinaleko pelikula onenaren Urrezko Hartza
Turkiako agintariek artista bikote baten aurka duten zentsurari buruzkoa da Ique lker Çatak zinemagile turkiar-alemaniarraren filma.
“Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarrituren instalazioa, EITBren Bilboko egoitzan bisitagai
Bisitaria migratzaile eta errefuxiatuen bidaiaren zati baten erdian kokatzen duen “murgiltze esperientzia” martxoaren 11tik ekainaren 20ra paratuko dute EITBren egoitzaren 5. platoan. Sarrerak otsailaren 17tik aurrera egongo dira salgai, 11,21 euroan.
Amikuzeko libertimenduarekin, inauteri giroan murgildu da Nafarroa Beherea
Libertimenduek Donapauleko plaza hartu dute musika, dantza, bertsoa eta antzerkien eskutik. Martxoaren 14ra bitartean, beste hainbat emanaldiz gozatzeko aukera egongo da herriko sorkuntzekin.