Alfonso Sastre antzerkigile eta idazlea hil da, 95 urte zituela
Alfonso Sastre idazle, antzerkigile, saiakeragile, gidoilari eta poeta Hondarribian hil da gaur, 95 urte zituela.
Madrilen jaioa, 1926ko otsailaren 20an, 50eko Belaunaldiko erreferente nagusietakoa zen; bere ibilbide intelektuala konprimiso politikoak markatu zuen, diktadura frankistaren kontra lehenik eta ezker abertzalearen alde gero.
Unibertsitate Conplutensean Filosofia eta Letretan lizentziatu zen eta 1953an idatziriko Escuadra hacia la muerte antzerkilana izan zen bere lehen arrakasta, erregimen frankistak hirugarren saioan debekatu zuen lan hura. Ondoren etorri zen La mordaza (1957).
Bere ondare artistiko eta intelektualak 50 antzerki lan baino gehiago eta hogei saiakera inguru biltzen ditu, baita narratiba eta poesiako hainbat lan ere. Era berean, autobiografia txiki bat idatzi zuen 2006an, Notas par auna sonata en mi (menor) izenekoa.
Hala ere, Sastreren bizia eta lana, izaki beraren bi erdi dira, eta ezin dira bata bestea gabe ulertu; izan ere, haren filosofia eta militantzia politikoa bere lanean islatu zen hasiera hasieratik.
Frankismo garaian Alderdi Komunistan militatu zuen Sastrek eta 1956an espetxera bidali zuten diktaduraren aurkako unibertsitate-protesta batean parte hartzeagatik. Bere emaztea, Eva Forest, idazle eta militante sutsu zena hau ere, 1974ko irailean atxilotua izan zen ETAk Correo kalean egin zuen atentantuan parte hartu zuelakoan.
Sastre epaitegira joan zen eta hura ere espetxera bidali zuten terrorismo delitua egotzita. Zortzi hilabete eta erdi pasa zituen espetxean. Azkenean kausa artxibatu egin zuen epaileak. 1975ean Bordelen ezarri zen, baina Frantziako agintariek urte eta erdira kanporatu zuten eta Espainiara itzuli zen.
Forest behin-behineko espetxealdian egon zen hiru urtez, 1977ko ekainean espetxetik atera eta urte horretako Amnistiaren Legeari esker behin betiko aske utzi zuten arte. Askatu ondoren, senar-emazteak Hondarribira joan ziren bizitzera, eta handik gauzatu zitzuten ibilbide profesionala eta ezker abertzaleko militantzia politikoa. Eva Forest 2007an hil zen.
Sastre Herri Batasunaren hautagaia izan zen 1987, 1989 eta 1994ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan.
ETAko presoen eskubideen eta Batasunaren legeztatzearen aldeko hainbat adierazpen idatzi eta sinatu zituen. 2008an, Eusko Abertzale Ekintzako (EAE) hautagaia izan zen Senaturako hauteskunde orokorretan, Gipuzkoan (Auzitegi Gorenak hautagaitza baliogabetu zuen, legez kanpo utzitako Batasunaren ondorengoa zela iritzita). 2009ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan hautagaitza internazionalistaren zerrendaburua izan zen, baina zerrendak ez zuen ordezkaritzarik lortu.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Kultura Sistemaren Lege-proiektuaren zirriborroa aurkeztu du
Kultur sistema “antolatzea, koherentzia ematea eta sendotzea” da lege egitasmoaren helburua. Alegazioen epea martxoaren 20an irekiko da, “sektore kulturalaren, erakundeen eta herritarren ekarpenak jasotzeko”.
Sigur Rós talde islandiarrak Bilbon joko du irailaren 15ean
Emanaldia Euskalduna Jauregian izango da, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera. Kontzertua Robert Ames zuzendariarekin eta tokian tokiko orkestrekin egiten ari diren biraren parte da.
Gemma Cuervo aktorea hil da, 91 urte zituela
Antzokietako oholtza gainean egindako lanagatik eta telebistako programa zein telesailetan agertzeagatik oso ezaguna zen Bartzelonan jaio eta Madrilen hil den aktorea.
"Carne y arena" murgiltze esperientzia, gaurtik aurrera EITBren Bilboko egoitzan
Berez, joan den astean zen zabaltzekoa, baina, arrazoi teknikoak tarteko, atzeratu egin behar izan dute. Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagilearen instalazioa bisitatzeko sarrerak EITBren webgunean eskuratu ahal dira.
Hollywood, Oscar sarien 98. ekitaldirako prest
"Sinners" filmak markak hautsi ditu 16 izendapen jasota, eta "Sirat" Nazioarteko Film Onenaren saria jasotzeko izendatu dute. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira galan protagonista nagusiak.
EITBren "Super Manterola" komedia berria grabatzen ari dira
Anjel Alkain, Iker Galartza eta Aitziber Garmendia daude aktoreen artean. Karmelo eta Luixito anaiak dira, biak mutilzaharrak, eta Bakartxo ilobarekin batera, Super Manterola dendaren ardura dute. Azpeitiko Erdi kalean grabatzen ari dira eta, oraindik emisio egunik zehaztu ez bada ere, barre-algarak egin egingo ditugu.
Korrikaren lehen kilometroak Parisen, aldarrikapenez beteta
Dozenaka lagunek hartu dute parte Korrikaren lehen kilometroetan, Parisen, eta Euskal Etxearen 70. urteurrena ere ospatu dute, besteak beste, Frantziako Estatuan euskararen ofizialtasuna aldarrikatuz.
“Los domingos”ek goya jo du
Alauda Ruiz de Azuaren pelikulak film onenaren, zuzendari onenaren, gidoi onenaren, emakumezko aktore protagonista onenaren eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren sariak irabazi ditu Goya sarien 40. edizioan. Jose Ramon Soroizek gizonezko aktore protagonista onenaren saria jaso du, Maspalomasen egindako lanagatik, eta euskal zinemak zortzi sari bereganatu ditu guztira.
'Yellow Letters' filmak lortu du Berlinaleko pelikula onenaren Urrezko Hartza
Turkiako agintariek artista bikote baten aurka duten zentsurari buruzkoa da Ique lker Çatak zinemagile turkiar-alemaniarraren filma.
“Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarrituren instalazioa, EITBren Bilboko egoitzan bisitagai
Bisitaria migratzaile eta errefuxiatuen bidaiaren zati baten erdian kokatzen duen “murgiltze esperientzia” martxoaren 11tik ekainaren 20ra paratuko dute EITBren egoitzaren 5. platoan. Sarrerak otsailaren 17tik aurrera egongo dira salgai, 11,21 euroan.