Badago beste zinema baina ez da zinema saloietan
Joandako garaietan seko iltzaturik geratu diren horiek tematsu darabilten leloa da. Iragan minez, orainean desoseguz bizi direnen arkanbele kanta. Bide, omen, ei, zinema ezin da ikusi pantaila handietan baino.
Printzipioz, zinemak elikaturik bizirik irauten dugunok ados izan beharko genuke. Printzipioz, bueltarik ez duen esaldia ematen du. Aro laiko honetako Zorionbide berri antzeko zerbait: Zorionekoak zinema pantaila handietan ikusten dutenak beraiek baino beste inork ez baitu ezagutuko zinemaren maiestatea.
Atrebentzia handiz diotsuet bat ez natorrela. Lehenik eta behin, gero eta txikiagoak dira gure etxe ondoko aretoetako pantaila handiak. Aspaldi zaharrean bota zituzten higiezin eta hirigintzako handi-mandiek zinema jauregiak eta zutik zirauten gutxi horiek orain asko bilakatu ziren multiaretoak.
Bene-benetako pantaila handirik bilatzeko, Parisen edo Berlinen gorde-aldare bezala babesturiko zinema tenpluetara jo behar, sarri bertako herritarrek borrokaz eta diru bilketaz salbaturiko saloietara.
Bestalde, geratzen diren areto korrienteetan ez da estreinatzen eta ez da inoiz estreinatuko gure etxe ondoan eta mundu zabalean egiten den zinema guztia, zinema berri oro, ausardia osoz sortutakoa, irudiaren ertzetatik at eta harago egina den hori, jende makina baten sosa txikiekin aurrera ateratakoa. Ez, zinema hori ez da gure plazetan, gure merkataritza-gunetan dauden zinema-gelatan, txokoetan zabalduko. Inoiz ez.
Negar egingo luke amak baleki? Ez luke ba zertan malkorik bota behar. Badira irteera majoak. Badira gordeleku primerakoak. Badira handiak ez diren pantaila handietan estreinatzen ez den zinemaren alde gogor eta gogoz borroka egiten duten zaldun eta kameradun prestuak. Eta barkatuko didazue heretiko samar jotzegatik, baina gerlari horiek zuen etxeko pantaila txikitxoetan dihardute duelu ederrean; zin degizuet. Etsenplu, Rotterdam, Donostia eta Malagako Zinemaldietan jendea ahoa bete hortz eta begiak bete harridura utzi zuen Ainhoa Rodriguezen Destello bravío Filmin plataforman dago zuenean.
Irudiz, soinuz, planoen konposizioaz, paisaiari darion tristuraz, pertsonaien izaeraz atrebentzia aparta, bikaina, muturrekoa den zinema puska hori zuen egongelan, zuen Home Zinema delakoan duzue dastagai. Sekula ez dugue areto arruntetan aurkituko. Hobe, guk babestuko dugu. Gurean.
Gauza bera gertatuko da bihar etxeko pantailetan estreinatuko diguten Agustí Villarongaren El ventre del mar zuri-beltzeko itsaso poema minduarekin. Zorionekoak etxean pantaila txikia dutenak, beraiek ikusiko baitute zinema ikusezina.
Zure interesekoa izan daiteke
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.
Musika proiektuei bideratuko diete Durangoko Azokaren Sormen Beka aurten
Euskarri fisiko zein digitalean bi lan baino gutxiago argitaratu dituztenek hartu ahalko dute parte deialdian, irailaren 21a baino lehen. 15.000 euroz lagundutako lana euskarazkoa izango da, hitzik badauka, eta 2027ko Durangoko Azokan aurkeztuko da emaitza.