EITBko Euskara Zerbitzuak euskara batura ekarri du "Abdelkader" pastoralaren testua
Abdelkader pastorala 2021eko uztailaren 25ean eta 30ean eta abuztuaren 1ean eta 8an antzeztu zuten Ürrüstoi-Larrabileko herritarrek, eta urtero legez Euskal Telebistak zuzenean grabatu zuen. Ohikoa denez, Euskal Telebistak 2022ko Aste Santuan eskainiko du pastorala bere lehen kanaletik, hain zuzen ere ostiralean, apirilak 15, 10:00etatik 13:00etara. Emankizunean, euskara batuko azpidatziak eskainiko dira, eta testu osoa, zubererako eta batuko bertsioekin, EITBren webgunean aurki daiteke, www.eitb.eus/eu/kultura helbidean.
Pastoralaren testua Jean-Louis Davant idazle eta euskaltzain zuberotarrak ondu du, aljeriar nazioaren aita dena gaitzat hartuta. Abdelkader ez da azken urteetan Davantek prestaturiko bakarra. Aipagarria da 2013an Sohütako herritarrek René Cassin Bakearen Nobel saridun baionarrari buruz antzezturikoa, eta ezin ahaztukoa 2004an Maulen taularatu zuten Antso Handia, Antso III.a Nafarroako erregeari buruzko trajeria.
Pentsa liteke Abdelkader emirrak ez duela zerikusirik ez Zuberoarekin ez Euskal Herriarekin, eta, beraz, gai arrotza dela pastoral baterako. Davantek berak ohartarazi bezala, zerikusirik ez izatea egia balitz ere, ez litzateke eragozpen izango pastoral bateko heroi bihurtzeko. Baina «euskaldunen historia Euskal Herrikoa baino anitzez zabalago da», dio Davantek. Gizon euskaldun askok euren gaztaroko unerik onenak eman zituzten Aljeriako gerran Frantziako armadako soldadu gisa, eta ehun eta hiruk, bizia galdu. Horietatik, hogeita bi zuberotarrak ziren. Davantek uste du garaia dela zibilizazioen arteko gurutzadak atzean utzi eta «elkarrekin mundu hobe baten eraikitzeko», eta pentsamendu hori bertso bihurtu du Abdelkader pastoralean.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Euskal Museoko sarrera doakoa izango da abuztuaren 22tik 30era, Aste Nagusia dela eta
Bisitariek erakusketa erdi iraunkorra ikusi, Ra Asensiren "Uhinak" proposamen garaikidea ezagutu eta "Bilboko erraldoiak" erakusketa tradizionalaz gozatu ahal izango dute.
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.