Eibarren armetan, euskal zinemaren inguruan
Gaur bertan, maiatzak 5 egun baino bete ez duela, aurkeztuko du Villanueva de San Andres izenaz sortutako hiri armadun/motordunean Josu Martinez EHUko irakasle, ikus-entzunezko komunikazioan doktore, Kultur Antropologian lizentziatu, ikertzaile zorrotz eta zinemagile adoretsuaren azkenaurreko atrebentzia-balentria; 278 orrialdeko Euskal Zinemaren Patuaren inguruko hausnarketa eder, oparo… maleziatsua; Irudiz eta euskaraz. Gure hizkuntzaren zinema. Gure zinemaren hizkuntza izenburuko lan ikaragarria, 2019an Eibarko Udalak UEUrekin lankidetzan antolaturiko XIV. Juan San Martin bekaren irabazle suertatu (ohore eta eskubide osoz) zen ekimen baten emaitza fundamentu handikoa. Hain sendoak ditu erroak eta zimenduak, ezen bat baino gehiago agertuko den kontra. Kontra bizian. Amorruz. Nerbioso. Izan ere, gu denok zordun agertzen gara orriotan.
Norekin zordun? Kreatura bitxi eta berezi askorekin. Zinema jaio orduko besteak asmakizun berria euskaraz nola izendatzeko liskar alferrikakoetan aritzen zirela, kamera edo antzeko tramankulurik hartu zuten nolabaiteko aitzindariekin. Haizeak eraman ditu beren izenak ahanzturaren amildegira. Ia inork ez zuen haien notiziyarik. Eta zuten gutxi horiek baztertu nahiago. Izan ere, nola onartuko luke euskal zinemaren komunitateak apez suizidarik eta emakume eskuin muturrekorik, aipu merezi dutenen artean?
Baina izan, baziren. Badakizkigu egun beren izenak eta ezagunak egiten zaizkigu bi egile horiek hartutako hil edo biziko erabakiak. Ezagunak egiten zaizkigu Itsasoaren alaba , Sagarren denbora, Debekatuta dago oroitzea, Barrura begiratzeko leihoak, Gure sor lekuaren bila, Jainkoak ez dit barkatzen, Caminho longe bezalako filmen autorea den doktore azeri-dotoreari esker.
Bai, ezin ukan: baditugu gure zinemaren Historian eta istorioetan 1941ean Uztaritzeko elizako kanpandorretik eskegita bere burua urkatu zuen apaizik eta monarkiko, antiparlamentario eta kontrairaultzailarena zen Action Française mungimenduaren jarraitzailea zen emakumerik. Izana bazuten. Izan sendoa. Izenak ere badakizkigu: Hendaian sortua, Gerra Handian soldadu eta euskaltzaleen artean ahots nagusienetakoa zen Edmond Blazy; Saran jaio eta naziek okupaturiko Frantzian hil zen Maddi Elissague, gazte-gaztetatik Ipar Euskal Herriko giro euskaltzaleak frekuentatzen hasi zen mademoiselle bakarra.
Bai Edmon bai Maddi ibili ziren artean indargabe zen euskal (edo) zinemagintza(edo)ren ertzetan. Baina Denborak eta Esker beltzeko joera gureak ahaztu dituzte.
Oraintxe arte. Nobela poliziakoa ematen duen Josuren tesiaren 50 orrialdean has zaitezkete, has gaitezke (denok) gure zorrak kitatzen, gu barkatzeko eskatzen. Bai Maddiri Ba Edmondi.
Hala ere, hori hasiera baino ez litzateke. Irakurri ahala, gure kulturaren mito batzuk eroriko dira aldareetatik: Oteiza, Basterretxea, Larruquert…. dardarizo zorigaizto batez sentituko baitugu askorentzat euskaldunok eta euskara museo batean gordetzeko moduko altxorra (hautsez betetakoa) baino besterik ez ginela… Irakur ezazue. Seguru armak (kamera edo zinemarako sarrerak) hartuko dituzuela gure pelikulen alde.
Zure interesekoa izan daiteke
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.
Musika proiektuei bideratuko diete Durangoko Azokaren Sormen Beka aurten
Euskarri fisiko zein digitalean bi lan baino gutxiago argitaratu dituztenek hartu ahalko dute parte deialdian, irailaren 21a baino lehen. 15.000 euroz lagundutako lana euskarazkoa izango da, hitzik badauka, eta 2027ko Durangoko Azokan aurkeztuko da emaitza.
"Fantasia eta arrazoia": Goyaren artelan handiak biltzen dituen erakusketa, Arte Ederren Gasteizko Museoan
Gerraren hondamenak, Tauromakia, Burugabekeriak eta Kapritxoak dira, besteak beste, Francisco de Goyaren lau sail nagusietakoak. Erakusketa 2027ko otsailera bitarte egongo da Arte Ederren Gasteizko Museoan. Bestetik, Donostiako San Telmo museoan Goya protagonista duen erakusketa bat dago.
Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokak “arnas-unea eta sorkuntzaren plaza” irekiko ditu
Ekainaren 6an, Euskal Liburu eta Disko Azoka egingo da Lapurdiko udalerrian, zazpigarrenez, Baltsan elkartearen eta Argia komunikabidearen ekimenez. Beñat Oihartzabal hizkuntzalaria omenduko dute.
Esther Ferrerrek jasoko du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria
Donostiar artistaren “nazioarteko proiekzioa eta arte garaikidearen berrikuntzan egindako ekarpen erabakigarriak” aitortu ditu sariaren epaimahaiak. Uztailean emango diote golardoa, Maddi Alberdi San Martin Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Sariaren irabazleari bezala.
Alejandro Gonzalez Iñarrituren hitzaldia astelehenean BBK Aretoan, 'Carne y Arena' erakusketaren inguruko jardueren barruan
Hitzaldia 19:00etan izango da, eta sarrerak eskuragarri daude jada, doan. Mexiko eta AEB arteko mugako migratzaileen eta errefuxiatuen esperientzia eta testigantzetan oinarritutako 'Carne y Arena' murgiltze esperientzia EITBko 5. platoan dago ikusgai martxoaren 16tik ekainaren 20ra arte.
2028rako Veneziako Biurtekoan espazio propioa izateko lanean ari da Euskadi
Hala iragarri du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariordeak eta Kultura sailburuak Venezian egindako ekitaldi instituzionalean. "Aurrera egin nahi dugu, eta gure helburua da euskal sorkuntza artistikoa nazioarteko erakusleiho horretan etengabe proiektatzea", gaineratu du.