Dantza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal Herriko Dantza Txapelketaren 47. edizioa jokatuko da gaur, Seguran

13 dantzari bikotek parte hartuko dute bertan, 18:00etan hasita, eta txapelketa eitb.eus-en eta ETB1en ikusi ahalko da.
2022ko Euskal Herriko Dantza Txapelketa. Argazkia: Segurako Udala
2022ko Euskal Herriko Dantza Txapelketa. Argazkia: Segurako Udala

Euskal Herriko Dantza Txapelketaren 47. edizioa jokatuko da gaur, urriak 21, larunbata, Seguran.

Euskal Herri mailako 13 dantzari bikote onenek hartuko dute parte aurten 47 urte beteko dituen txapelketa honetan.

Iaz Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo bergararrek osatutako bikotea nagusitu zen. Bigarren txapela eskuratu zuten orduan, eta aurten hirugarrena eskuratzeko asmoz egingo dute dantzan.

Iragarkia
Julen Murgiondorekin batera iaz Seguran garaile izan zenak "beste txapelketa bat bezala" hartu nahi du larunbatekoa, baina aitortzen du "urduritasun orduak" direla bezperakoak.
18:00 - 20:00

Txapelketa zuzenean jarraitu ahalko da 18:00etatik aurrera eitb.eus-en, eta 22:00etatik aurrera izango da ikusgai ETB1en.

Imanol Artolak eta Izaro Iraetak aurkeztuko dute ekitaldia, eta Ainhoa Vitoria arituko da dantzari, epaimahaikide eta gainerako protagonistei elkarrizketak egiten. Halaber, Xabier Artolaren ahotsa entzungo dugu dantzariek egindako lanaren inguruko balorazioa egiten.

Bikote parte-hartzaileen zerrenda, dantza egingo duten hurrenkeran:

1- Jone Arriaran - German Aranburu (Azpeitia)

2- Saioa Galarraga - Julen Murgiondo (Bergara)

3- Garazi Fernandez - Diego Duran (Sestao-Barakaldo)

4- Beñat Olano - Mikel Artola (Gasteiz-Usurbil)

5- Ane Anuariz - Mikel Esnaola (Lezo)

6- Malen Arrizabalaga - Enaitz Segurola (Azpeitia)

7- Laura Bastida - Ekain Uzkudun (Azpeitia)

8- Ane Jaunarena - Endika Osa (Lezo)

9- Leire Urrestilla - Iker Urrestilla (Zestoa)

10- Alaia Amubieta - Amets Amubieta (Azpeitia)

11- Maren Galvez - Gorka Granado (Lezo-Sopela)

12- Nora Aizpuru - Iker Zabala (Azpeitia)

13- Katerin Artola - Iker Belintxon (Oiartzun-Lezo)

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X