Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jon Irazabal, Durangoko Azokako zuzendari ohia, hil da

Gerediaga elkarteko gerente izandakoa aditua zen Durangoko historian.
Jon Irazabal. ARgazkia: Gerediaga.
Jon Irazabal. ARgazkia: Gerediaga.

Jon Irazabal Agirre, hainbat urtez Durangoko Azokako zuzendari izandakoa, hil da ostegun goizaldean Usansoloko Ospitalean. Durangaldeko historian aditua, hainbat liburu kaleratu zituen Gerra Zibilaren garaiai buruz.

1960an Iurretan jaioa, 17 urterekin sartu zen Gerediaga elkartean Irazabal, eta lan ugari egin ditu bertan urte hauetan guztietan; besteak beste, Durangoko Azoka antolatzen aritu zen hiru hamarkadatan eta zuzendari lanetan ere bai 20 urtez. Gerediagak sare sozialen bidez eskertu dio hainbat urtez egindako lana.

Liburuez gainera, historia izan zen bere beste pasioa. Durangaldeko historian aditua zen eta hainbat liburu kaleratu zituen, bai Gerra Zibilaren eta Frankismoaren garaiari buruz, baita bertako ohiturei buruz ere. Aipatzekoak dira, besteak beste, Iurretako kofradiak: iraganari etorkizuna ematen eta Durango, 1937ko martxoak 31, bonbardaketa.

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X