Bitan aske, Joao; bitan aske, Berlinen. Haratago ere
Bai, Berlinale aurtengoaren Perspectives sail berri-berrian irabazi zuena Ernesto Martinez Bucioaren El Diablo fuma (y guarda las cabezas de los cerilos qemados en la misma caja) mirakulutsua izan zen. Merezimendu handiz eta osoz irabazi ere, bere zeluloidean bat egiten baitute, inolako errezelorik gabe, errealismo magikoak eta oinak lurrean dituen magiak; bertan egiten baitute estropezu eta talka haur batzuen ametsek, amets gazi-gozoek eta funtzionario zenbaiten irudimen ezak, mundu arautu batez harago den bizimodua ulertzeko beren abilezia faltak.
Irabazi zuen Berlinen Donostiako Elías Querejeta Zine Eskolan ikasi duen Ernestoren filmak, Deabruak babesturiko delizia mikatz honek. Odei Zabaleta euskalduna izan du sortzaile mexikarrak argazki zuzendari fin eta muntaketan laguntzaile fidela, Michel Gaztambide maisu handia izan da gidoiaren aholkularia zelarik.
Irabazi du El Diablo fumak. Irabazi behar eta merezi zuelako, baina 2025 honetan bazen bertan beste lan bat EQZEko ikasle ohi batek sortua, Paula Tomas Gomez portugaldarrak sinatua dugun Duas vezes Joao liberada. Hemen ere errealitateak eta errealitate horrez gaindi den auskalo zerk egiten dute topo, irudiarekin, hitzekin, soinuarekin, zinemaren artifizioarekin, Fantasiarekin, Historiarekin sortutako jolas eta joko maltzur batera eramaten gaituen topaketa mugarik gabea.
Behin batean ba omen zen Portugal aldean agian gizon, agian emakume zen pertsonaia. Egun genero identitate kontutzat hartuko genukeen hori sorginen gauzak zirela uste (sinisten) zuten gehienek joan diren mendeetan, are sakonago sinetsi ere Inkisizioaren zerbitzari leial eta sutsuak zirenek….
Paularen filmean, Joao izeneko gizakiaren inguruko pelikula ari dira filmatzen pelikulero hainbat baina moja izatera ere iritsi zen pertsonaia horrek salto egiten du kameratik bizitzara (edo aldrebes, batek daki), aktore nagusiaren segurantza oro azpikoz gora jarriz eta dituen duda guztiak areagotuz..
Oso lan guapoa, maleziatsua, soinuaren eta pelikularen beraren (irudia gordetzen duen materiaz, lehengai delikatuaz ari natzaizue) aukera guztiez baliatzen dena, umorea zein diskurtsoa ederki asko gobernatzen dituena, mamuak eta begiz jotako zinemagile gaixoak existitzen direla dudatan jartzen ez duena, sufrikarioaren eta borrokaren artean borroka eta erresistentziaren alde egiten duena, 16mm-ko zeluloidea era dotore batez maneiatzen duena. Bere buruari eta guri ere galdera garrantzitsu pare bat egiten diona, diguna: norenak dira istorioak kontatzeko eskubide eta erantzukizuna? Norena, irudia kontrolatzekoa? Noiz eta nola egin errebolta, zuzendaria filmatzen ari den horrekin ados ez bazaude?
Burua, begiak eta belarriak bete harridura uzten gaituen pelikula bihurri hau txalo zaparradaz jaso zuten ustekabean harrapaturiko Berlingo Alexanderplatzeko Cubix aretoa mukuru bete zuten ikusleek. Ez zuen irabazi, baina ziur zinemaldiz zinemaldi ibiliko dela matxinadarako (baita trufarako ere) prest.
Ziur gure etxe ez hain ondoko ez hain korrienteetako aretoetako batean estreinatuko dela inoiz, berandu baino lehen; hamaika identitate bilduko dituen zeremonia eder batean.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Euskal Museoko sarrera doakoa izango da abuztuaren 22tik 30era, Aste Nagusia dela eta
Bisitariek erakusketa erdi iraunkorra ikusi, Ra Asensiren "Uhinak" proposamen garaikidea ezagutu eta "Bilboko erraldoiak" erakusketa tradizionalaz gozatu ahal izango dute.
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.