TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Bilbao BBK Live, laugarren entzierroa eta Sanchezen agerraldiaren biharamuna

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

BILBAO, 08/07/2025.- Trabajos de montaje del recinto del festival BBK Live de 2025 en Bilbao. EFE/ Miguel Toña
Bilbao BBK Live jaialdiaren prestaketa lanak. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko uztailaren 10ea, hedabideetako lerroburu nagusiak:

Bilbao BBK Live: Gaur abiatuko da Kobetamendin, Bilbao BBK Live musika jaialdia. Pulp britpop taldea buru dela, Kaytranadari, Ca7riel & Paco Amorosori eta Bicepi toki egingo die, besteak beste, lehenengo egunerako britainiar proposamen interesgarriz mukuru betetako kartelak: Michael Kiwanuka, English Teacher, Wunderhorse, etab. 

Sanferminetako laugarren entzierroa: Victoriano del Rio ganadutegiko zezenak izango dira protagonista 2025eko San Fermin jaietako laugarren entzierroan. Entzierro guztiak zuzenean jarraitu ahalko dira Orain-en eta ETB1en, 07:45etik aurrera.

Sanchezen azalpenen ondorengo egunean: 'Cerdan auzia' lehertu zenetik, lehen aldiz, Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak Diputatuen Kongresuan azalpenak eman zituen atzo. Bazkide parlamentarioek Sanchez babestu zutela ondorioztatu du Espainiako Gobernuak, taldeen aldetik kritika gogorrak izan baziren ere. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Linguae Vasconum Primitiae" euskaraz inprimatu zen lehen liburuak azken eguna du Euskal Herrian

Bernat Etxeparek 1545ean idatzitako lana, euskaraz argitaratu zen lehen liburua, Bordelen izan da ikusgai. Frantziako Liburutegi Nazionalak du liburuaren kopia bakarra, eta azken hiru hilabeteetan Baionako Euskal Museoan izan da ikusgai. Hainbat erakundek eta hautetsik bertan uzteko eskatu badute ere, Parisko liburutegira itzuliko da, hiru urtez ilunpean gordeta edukitzeko.

azken kontzertua Donostiako Victoria Eugenia antzokian. último concierto en el Teatro Victoria Eugenia de Donostia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Errobik azken kontzertua eman du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian

Anje Duhalde eta Mixel Ducau buru dituen talde lapurtar historikoak bere azken zuzenekoa eskaini du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Errobi taldea euskal rock progresiboaren aitzindari bihurtu zen 70eko hamarkadan. Iaz hasi zuten Errobiren 50. urteurrena ospatzeko agur-bira, eta arrakasta handia izan dute Euskal Herriko hainbat herritan. Astearte honetan, abenduaren 30ean, amaituko dute ibilbide oparo hori, sarrera guztiak agortu dituen kontzertu batekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X