"The Studio", "Adolescence" eta "The Pitt" garaile Emmy sarietan
Seth Rogen protagonista duen komediak 13 sari lortu ditu guztira, tartean komedia eta aktore onenarenak, Los Angelesen egin duten Emmy sarien 77. edizioaren galan.
"The Studio" telesaileko kideak Emmy sarietako bat jasotzen. Argazkia: EFE
Bart Los Angelesen egin den Emmy sarien galan "The Studio", "Adolescence" eta "The Pitt" telesailak nagusitu dira, hurrenez hurren, 13 eta 8na sarirekin.
Hollywoodeko industriari eta zinemari gorazarre egiten dion telesaila (Apple TV+) izan da urteko telesailik sarituena, tartean, komedia onena, komediako gizonezko aktore onena eta komediako zuzendaritza onena.
13 sarirekin, "The Studio" da komediazko telesail (hasi)berri batek inoiz Emmy sari gehien irabazi dituena, baita urte bakar batean gehien lortu dituena ere.
Gaueko beste irabazleetako bat "Adolescence" (Netflix) izan da. Ikaskide bat hiltzea leporatzen dioten 13 urteko nerabe bati buruzko telesailak zortzi sari bereganatu ditu, tartean, serie mugatu (miniserieen) onenarena, arlo horretako gizonezko aktore onenarena (Stephen Graham), antzeztaldeko emakumezko aktore onenarena (Erin Doherty) eta antzeztaldeko gizonezko aktore onenarena (Owen Cooper).
15 urterekin, Owen Cooper bihurtu da Emmy saria inoiz irabazi duen aktorerik gazteena.
Ospitale bateko larrialdi zerbitzuetan girotuta dagoen "The Pitt" (HBO) telesailak zortzi sari jaso ditu, besteak beste, drama onenarena, dramako gizonezko (Noah Wyle) eta emakumezko (Brit Lower) aktore onenak, eta bigarren mailako aktore onenarena (Tramel Tillman).
Sariez haratago, Emmy sarien gala nahiko laua izan da, eta apenas egon dira aipamen politikoak. Hannah Einbinder aktoreak baliatu du oholtzara igo den unea Palestinaren alde eta Ameriketako Estatu Batuetan migratzaileak deportatzeaz arduratzen den poliziaren aurkako aldarria egiteko. Javier Bardem aktore espainiarrak bere aldetik, Palestinako zapia lepoan zuela parte hartu du sari banaketan.
Zure interesekoa izan daiteke
Lucia Lacarrak Adimen Artifizialari buruzko ikuskizuna estreinatuko du Bilbon
Zumaiar dantzari eta koreografoaren konpainiak “A.I. (Amalur Indarra)” oholtzaratuko du, Arriaga Antzokian, ostiral, larunbat eta igandean. Ikuskizunak, Juanjo Arqués eta Matthew Goldingen koreografiak, laserra erabiliz egindako eszenaratze harrigarria eta Bardean filmatutako filma uztartzen ditu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.
Bilboko Euskalduna Jauregiak 8,8 milioi baino gehiagoko diru-sarrerak lortu ditu 2025ean
Iaz egindako 731 ekitaldietatik, 346 kultura arlokoak izan ziren, eta 385, kongresu profesionalak. Kongresuen fakturazioaren % 31 nazioarteko ekitaldietatik dator.
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Kultura Sistemaren Lege-proiektuaren zirriborroa aurkeztu du
Kultur sistema “antolatzea, koherentzia ematea eta sendotzea” da lege egitasmoaren helburua. Alegazioen epea martxoaren 20an irekiko da, “sektore kulturalaren, erakundeen eta herritarren ekarpenak jasotzeko”.
Sigur Rós talde islandiarrak Bilbon joko du irailaren 15ean
Emanaldia Euskalduna Jauregian izango da, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera. Kontzertua Robert Ames zuzendariarekin eta tokian tokiko orkestrekin egiten ari diren biraren parte da.
Gemma Cuervo aktorea hil da, 91 urte zituela
Antzokietako oholtza gainean egindako lanagatik eta telebistako programa zein telesailetan agertzeagatik oso ezaguna zen Bartzelonan jaio eta Madrilen hil den aktorea.
"Carne y arena" murgiltze esperientzia, gaurtik aurrera EITBren Bilboko egoitzan
Berez, joan den astean zen zabaltzekoa, baina, arrazoi teknikoak tarteko, atzeratu egin behar izan dute. Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagilearen instalazioa bisitatzeko sarrerak EITBren webgunean eskuratu ahal dira.
Hollywood, Oscar sarien 98. ekitaldirako prest
"Sinners" filmak markak hautsi ditu 16 izendapen jasota, eta "Sirat" Nazioarteko Film Onenaren saria jasotzeko izendatu dute. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira galan protagonista nagusiak.
EITBren "Super Manterola" komedia berria grabatzen ari dira
Anjel Alkain, Iker Galartza eta Aitziber Garmendia daude aktoreen artean. Karmelo eta Luixito anaiak dira, biak mutilzaharrak, eta Bakartxo ilobarekin batera, Super Manterola dendaren ardura dute. Azpeitiko Erdi kalean grabatzen ari dira eta, oraindik emisio egunik zehaztu ez bada ere, barre-algarak egin egingo ditugu.
Korrikaren lehen kilometroak Parisen, aldarrikapenez beteta
Dozenaka lagunek hartu dute parte Korrikaren lehen kilometroetan, Parisen, eta Euskal Etxearen 70. urteurrena ere ospatu dute, besteak beste, Frantziako Estatuan euskararen ofizialtasuna aldarrikatuz.