Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak inoizko aurrekonturik altuena izango du: 413,7 milioi euro
Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak bere sailaren 2026rako aurrekontu-proiektua aurkeztu du gaur Eusko Legebiltzarrean. 413,7 milioi euroko aurrekontua aurreikusi du, hau da, 2025erako baino % 5,5 gehiago. Sailaren historiako aurrekonturik altuena da.
Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak bere sailaren 2026rako aurrekontu-proiektua aurkeztu du gaur Eusko Legebiltzarrean. 413,7 milioi euroko aurrekontua aurreikusi du, hau da, 2025erako baino % 5,5 gehiago. Sailaren historiako aurrekonturik altuena da.
Bengoetxeak azpimarratu duenez, Sailaren helburu nagusia "euskal gizartean komunitate-sena areagotzea da, identitate kulturalean eta giza garapen jasangarrian sakonduz." Gaineratu duenez, egungo testuinguruan, “inoiz baino beharrezkoagoa da kolektibo baten parte sentitzea, gure ongizatea zaintzea eta garenak izaten indartzen laguntzen digun horren alde apustu egitea”.
Bengoetxeak lau lehentasun estrategiko zerrendatu ditu:
* Artistei eta sortzaileei zuzendutako laguntzak. 50,5 milioi izango du atal honek, aurten baino % 10,7 gehiago.
* Ondare kulturala: 37,9 milioi euroko partida aurreikusi da hemen, % 5,4 gehiago.
* Euskara eta bere erabilera soziala bultzatzea: 93,5 milioi planteatzen dira, orain baino % 6,1 gehiago.
* Kirola, jarduera fisikoa eta ongizatea: 14,9 milioi euro.
Datorren urteari begira, hainbat ekimen aipatu ditu sailburuak, tartean Kulturako sektore profesionalen balio-kate osoa indartzeko deialdietako laguntzak % 27 handitzea, ikus-entzuneko sektorera bideratutako aurrekontuak % 40 gehitzea, Ondare Digitalaren Laborategia sortzea, Kulturaren Euskal Behatokia indartzea edota HABErentzat diru-laguntza % 9,2 handitzea.
Kultura
Kulturaren arloak 86,6 milioi euro (+% 8,5) izango ditu 2026an, euskal kultura-sistema indartzeko eta artista, sortzaile eta ekoizleen lana aitortzeko. 50,5 milioi euro (+% 10,7) erabiliko dira artistei beren lanaren fase guztietan laguntzeko, sorkuntzatik hasi eta nazioarteko hedapeneraino, laguntzen, deialdien eta sarien bitartez.
Ondare kulturala
Atal honek 38 milioi euro (+%5,4) jasoko ditu, museoak modernizatu eta handitzeko, bildumak digitalizatzeko eta euskal ondare kulturala kontserbatzeko, "herritar guztiek eskura izatea bermatuta".
Berrikuntza eta digitalizazioa ere azpimarratu ditu Bengoetxeak, eta horretarako Ondare Digitaleko Laborategia sortu eta sormen eta kultura digitaleko proiektu estrategikoak indartzeko asmoa adierazi du,, baita eLiburutegia plataforma bultzatu ere.
Euskara
Hizkuntza Politikaren arloak 93,5 milioi euro (+% 6,2) izango ditu 2026an, euskararen ezagutza eta erabilera aktiboa sustatzeko. HABEk 64,5 milioi (+% 9,2) jasoko ditu, "ikaskuntzaren doakotasuna sendotu, irakasleen baldintzak hobetu eta INGURArekin online prestakuntza sustatzeko".
Hizkuntzaren erabilera soziala ere bultzatu nahi da “Jauzia Gara” (450.000 €) proiektuarekin, euskarari laguntza emango zaio lan-arloan, etorkinen integrazioan eta ikerketan. Gainera, 1,8 milioi hizkuntza teknologietara bideratuko dira, 350.000 € ikus-entzunezko edukietara, 11,7 milioi euskarazko hedabideetara eta 1,5 milioi Euskaltzaindiara.
Kirola
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren arloak 15 milioi euro izango ditu, jarduera fisiko osasungarri, inklusibo eta berdinzalearen aldeko apustua sendotzeko.
EITB
EITBk 201,4 M €-ko (1,7M € gehiago) finantzaketa izango du
Etxepare Euskal Institutua
Etxepare Euskal Instituturako aurrekontua 4,6 milioi eurokoa da, 2025ean baino 402.000 € gehiago (+ % 9,6), "diplomazia kulturalaren bidez euskal hizkuntza eta kultura munduan proiektatzen jarrai dezan, eta Euskadi erreferente kultural global gisa aitortua izan dadin trukeak eta nazioarteko presentzia sustatuta".
Zure interesekoa izan daiteke
“Muga-zerga” izan da aurtengo hitza Euskaltzaindiarentzat eta UZEIrentzat
“Atzerriko produktuei aduanan ezartzen zaien zerga” adiera duen izena aukeratu dute Akademiak eta UZEI terminologia eta lexikografia zentroak urteko hitz gisara. “Aduana-zerga” Euskaltziandiaren Hiztegiak jasotzen duen forma baliokidea “askoz gutxiagotan” erabili da.
Goya, Jasper Johns, Steve McQueen, Dan Flavin, Ruth Asawa eta Rosalind Nashashibi, euskal museoetan 2026an
San Telmo Museoak, Artiumek eta Guggenheim Bilbao Museoak datorren urteko programazioa aletu dute.
Milaka pertsonak azken agurra eman diote Robe Iniestari, Extremoduroko abeslariari, Plasencian
Ilara luzeak sortu dira Plasenciako kongresu jauregian, jarraitzaile asko bertaratu baitira musikariari agur esatera. Aurrerantzean, Robe Iniesta izena izango du eraikin horrek.
Urrezko domina eman dio Gipuzkoako Foru Aldundiak Lourdes Iriondo kantariari
Hilondoko aitortza egin dio Urnietako kantari, idazle eta irakasleari eta bere ahizpek jaso dute Foru Aldundiak emandako oroigarria. Ekitaldia omenaldi hunkigarri bilakatu da. Senide eta familiako kideekin batera, eta euskal kulturgintzaren ordezkaritza zabala bildu da.
Balenciaga museoa “josten duten eskuei” begira
Getariako Balenciaga Museoko Igor Uriak hamar urte eman ditu Cristobal Balenciaga jostun handiaren tailerretan lan egin zuten emakumeen lekukotzak eta objektuak biltzen: irudiak, dokumentuak, lanabesak... Paris, Madril, Bartzelona eta Donostian, 2.000 enplegatu izatera iritsi ziren, eta horietako batzuk Getariako museoan batu dira gaur.
Gaztelurrutia: “Bisitari fidelak edukitzea eta bi heren 45 urtez azpikoak izatea dira arrakastaren gakoetako bi”
2025eko Durangoko Azoka bukatu berritan, ETBri emandako lehen balorazioan pozik agertu da Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko kudeatzeailea. Jendetza ibili dela nabarmendu du, baina erosoa izan dela bai sartzea baita bertan zehar ibiltzea ere. 2026ko Azokak 5 egun izango dituela aurreratu du, eta etorkizuneko erroka kulturaren jaialdi gisa sendotzea izango dela esan du.
60 urteko ibilbidea “borobildu” du Durangoko Azokaren aurtengo edizioak
Lau eguneko topagune oparoa amaitutzat emateko, antolatzaileek aurtengo Azokaren arrakasta nabarmendu dute, baita egitasmoak urte osoan euskal kulturan duen garrantzia ere.
Gazaren aurkako genozidioa, oso presente Durangoko Azokako nobedadeetan
Idazle asko beren nobedadeak aurkezten ari dira egunotan euskal kulturaren plazan, eta horietako batzuek palestinar herriaren aurkako genozidioa jorratu dute, Ekialde Hurbilean gertatzen ari dena azaltzeko asmoz.
Zuloaren silueta hitzez marrazten
Harkaitz Cano eta Eider Rodriguez idazleek “Silueta” eta “Dena zulo bera zen” liburuak aurkeztu dituzte Durangoko Azokaren hirugarren egunean, hutsuneak mamitzeko bi ariketa literario zeharo ezberdin.
Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren aurkako geldiunea egin dute Durangoko Azokan
Bisitari, sortzaile eta antolatzaile ugarik bat egin dute protestarekin, Israelgo Estatua Palestinan egiten ari den genozidioa salatzeko eta elkartasun mezua zabaltzeko.