60 urteko ibilbidea “borobildu” du Durangoko Azokaren aurtengo edizioak
60. edizioa agurtzeko, Durangoko Azokaren antolatzaileek azaldu dute “60 urteko ibilbidea borobildu duen edizio zoragarria” izan dela aurtengoa.
Azoka “oso jendetsua” izan da lau egunetan, eta bisitarietako askoren gaztetasuna nabarmendu du Gerediaga Elkarteak; Ikasle Goiza eta Gazte Eztanda jarri ditu horren adibide, lehen egunean eskola umeei eskainitako programazioa eta bigarren egunean 30 urtera artekoei begira prestatutako egitarau berezia.
Halaber, Azokaren arduradunek azpimarratu dute Durangoko Azokak berori ospatzen den egunez haratago duen eragina; “hurrengo egun eta asteetan ere nabaria da haren eragina. Euskal kulturaren sustapenean pizgarri gisa funtzionatzen du, eta horrek beste balio erantsi bat gehitzen dio egitasmoari”, azaldu dute.
Bukatzeko eskerrak eman dizkiete “bereziki” uneren baten, jende pilaketen ondorioz, Azokako espazioetan sartzeko itxaron behar izan duten guztiei, “hain ulerberak izateagatik”.
Saltzaileak, pozik
Erakusmahaien bestaldean, sortzaile eta bitartekariak pozik agertu dira lau egunotako atzera-aurrerekin. Oro har, “ondo” saldu dute, aurreko urteetan bezalatsu, eta, egunik jendetsuena ostirala izan bazen ere, “orekatuta” izan da bisitarien jarioa, gorabehera demasekorik gabea.
Kontuez haratago, nolanahi den, urtean zehar irakurle eta entzuleekin buruz buru egoteko duten aukera urrietako bat gozatu ahal izatearekin pozik agertu dira, eta urtean behin euskal sorkuntzak hedabideetan eta elkarrizketa publikoan erdigunea hartzeko “oasia” gozatzeaz kontent.
Dena ondo bidean, oasi hori datorren urtean ere loratuko da, abenduaren 4tik 8ra.
Zure interesekoa izan daiteke
Sigur Rós talde islandiarrak Bilbon joko du irailaren 15ean
Emanaldia Euskalduna Jauregian izango da, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera. Kontzertua Robert Ames zuzendariarekin eta tokian tokiko orkestrekin egiten ari diren biraren parte da.
Gemma Cuervo aktorea hil da, 91 urte zituela
Antzokietako oholtza gainean egindako lanagatik eta telebistako programa zein telesailetan agertzeagatik oso ezaguna zen Bartzelonan jaio eta Madrilen hil den aktorea.
"Carne y arena" murgiltze esperientzia, gaurtik aurrera EITBren Bilboko egoitzan
Berez, joan den astean zen zabaltzekoa, baina, arrazoi teknikoak tarteko, atzeratu egin behar izan dute. Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagilearen instalazioa bisitatzeko sarrerak EITBren webgunean eskuratu ahal dira.
Hollywood, Oscar sarien 98. ekitaldirako prest
"Sinners" filmak markak hautsi ditu 16 izendapen jasota, eta "Sirat" Nazioarteko Film Onenaren saria jasotzeko izendatu dute. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira galan protagonista nagusiak.
EITBren "Super Manterola" komedia berria grabatzen ari dira
Anjel Alkain, Iker Galartza eta Aitziber Garmendia daude aktoreen artean. Karmelo eta Luixito anaiak dira, biak mutilzaharrak, eta Bakartxo ilobarekin batera, Super Manterola dendaren ardura dute. Azpeitiko Erdi kalean grabatzen ari dira eta, oraindik emisio egunik zehaztu ez bada ere, barre-algarak egin egingo ditugu.
Korrikaren lehen kilometroak Parisen, aldarrikapenez beteta
Dozenaka lagunek hartu dute parte Korrikaren lehen kilometroetan, Parisen, eta Euskal Etxearen 70. urteurrena ere ospatu dute, besteak beste, Frantziako Estatuan euskararen ofizialtasuna aldarrikatuz.
“Los domingos”ek goya jo du
Alauda Ruiz de Azuaren pelikulak film onenaren, zuzendari onenaren, gidoi onenaren, emakumezko aktore protagonista onenaren eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren sariak irabazi ditu Goya sarien 40. edizioan. Jose Ramon Soroizek gizonezko aktore protagonista onenaren saria jaso du, Maspalomasen egindako lanagatik, eta euskal zinemak zortzi sari bereganatu ditu guztira.
'Yellow Letters' filmak lortu du Berlinaleko pelikula onenaren Urrezko Hartza
Turkiako agintariek artista bikote baten aurka duten zentsurari buruzkoa da Ique lker Çatak zinemagile turkiar-alemaniarraren filma.
“Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarrituren instalazioa, EITBren Bilboko egoitzan bisitagai
Bisitaria migratzaile eta errefuxiatuen bidaiaren zati baten erdian kokatzen duen “murgiltze esperientzia” martxoaren 11tik ekainaren 20ra paratuko dute EITBren egoitzaren 5. platoan. Sarrerak otsailaren 17tik aurrera egongo dira salgai, 11,21 euroan.
Amikuzeko libertimenduarekin, inauteri giroan murgildu da Nafarroa Beherea
Libertimenduek Donapauleko plaza hartu dute musika, dantza, bertsoa eta antzerkien eskutik. Martxoaren 14ra bitartean, beste hainbat emanaldiz gozatzeko aukera egongo da herriko sorkuntzekin.