Lexikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

“Muga-zerga” izan da aurtengo hitza Euskaltzaindiarentzat eta UZEIrentzat

“Atzerriko produktuei aduanan ezartzen zaien zerga” adiera duen izena aukeratu dute Akademiak eta UZEI terminologia eta lexikografia zentroak urteko hitz gisara. “Aduana-zerga” Euskaltziandiaren Hiztegiak jasotzen duen forma baliokidea “askoz gutxiagotan” erabili da.
muga-zerga_edukiontziak_AEB efe

Trumpen politikek eragin dute "muga zerga" hitza hitzetik hortzera ibiltzea. Argazkia: Efe. 

Euskaltzaindiak eta UZEI terminologia eta lexikografia zentroak, Akademiari 2019tik atxikitako erakundeak, muga-zerga aukeratu dute 2025. urteko hitz azpimarragarriena. Bere hiztegian, muga-zerga eta aduana-zerga jaso ditu Euskaltzaindiak, biak ere "atzerriko produktuei aduanan ezartzen zaien zerga" adierarekin, baina lehenengo hori gehiago erabili da, funtsean Trumpek bultzatzen dituen politika protekzionistei buruz jarduteko.

Akademiak eta UZEIk azaldu dutenez, “aurtengo hizpide nagusietako bat izan dira muga-zergak; bereziki, AEBko presidente Donald Trumpen gobernuak munduko ekonomia astindu duten erabakiak hartu dituelako horien harira”.

Aukeraketaren berri emateko orduan azaldu duten bezala, marratxoz zein marra barik idatz daiteke hitz elkartu hori: “Bi izenez osatutako hitz-elkarte horiek, beste hainbat bezala, marratxoz zein marratxorik gabe idatz daitezke; alegia, muga-zerga eta muga zerga, aduana-zerga eta aduana zerga”.

Iaz, klima-aldaketa aukeratu zuten urteko hitz bezala, eta 2023an, zerrenda.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X